Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (726) Bakarkakoa (122) Ofizioa (359) Taldean (12) Puntu erantzuna (146) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (17) Atzekoei kantari (6) Hitza emanda (9)

Abokatuak, kasu guztiak onartu ala ez

Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela.
Bertsolariak: Aitor Salegi, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
Saioa: 2018-09-07 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Semea eskolako jazarpenari aurre egiteko prestatzen

Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Sustrai Colina
Saioa: 2018-09-07 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Erretzeko monoaz dagoena eta zigarroa ukatu dion laguna

Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi.
Gai jartzailea: Alexander Idoeta
Bertsolariak: Oier Etxeberria, Jokin Bergara
Saioa: 2018-05-12 Ondarroa Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Martxoaren 8ko greba ostean etxeko lanik egin nahi ez

Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da.
Gai jartzailea: Irati Erkizia
Bertsolariak: Sustrai Colina, Oihana Bartra
Saioa: 2018-05-05 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Depilatzeko prest?

Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta Onintza zu aldamenean zutik. Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute).
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Miren Artetxe, Onintza Enbeita
Saioa: 2018-04-26 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Berrogeita hamar urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten hasi zarete.


Bertsolariak: Txaber Altube, Peru Abarrategi
Saioa: 2018-04-07 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Autopistan 140 km orduko abiadan

Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Alaia Martin
Saioa: 2018-03-10 Zigoitia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Larrutan dekorazioari begira

Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Iker Zubeldia
Saioa: 2018-02-24 Zarautz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi alargun Gabonetan kanpora joateko pausoa ematear

Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Uxue Alberdi
Saioa: 2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Medikuntza ikasleak. Eutanasiagatik inhabilitatu dute irakasle bat

Medikuntza ikasten ari zarete biok. Jakin berri duzue zuen irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela eutanasia aplikatzea leporatuta. Igor, haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dizu Beñatek.
Bertsolariak: Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote hasiberria jatetxean. Ezkutuan egon nahi eta ezagunez josita dago

Bikote hasiberria dira Sustrai eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikus ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago.
Bertsolariak: Igor Elortza, Sustrai Colina
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Telebistako makilatzaileak

Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurra eta bere lagun imajinarioa

Sei urteko umearen lagun imajinarioa zara. Gaur esan dizu dagoeneko ez duela zure beharrik.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Euskara elkartean lan profesionala bai ala ez

Euskara elkarte bateko borondatezko bi kide zarete. Zuk, Igor, uste duzu taldearen jarduna profesionalizatzen hasi beharra dagoela. Aitor ez dago ados.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Igor Elortza
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Kirolari profesionalak. Bat edozer iragartzeko prest, bestea ez

Kirolari profesionalak zarete, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Telebistako eztabaida politikoak gustuko batek, besteak ez

Pisukideak zarete. Duela gutxi jarri zineten elkarrekin bizitzen. Zuri, Beñat, afalostean telebistako eztabaida politikoak ikustea eta komentatzea gustatzen zaizu. Sustrairi, berriz, ez.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Arropa-denda jaiegunetan ireki ala ez

Arropa-denda bat duzue elkarrekin. Zuk, Amets, jaiegunetan ere denda zabaltzen hasi nahi duzu. Aitorrek ez du ireki nahi.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizilagunak igogailuan. Bart sexu-jolasetan bat, lo egin ezinda bestea

Bizilagunak zarete. Igor, bart gauean birritan esnatu zaitu Maialenek sexujolasetan zebilela. Gaur goizean, igogailuan egin duzue topo.
Bertsolariak: Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitak bideokontsola utzi nahi ez semeari

Aitor semea eta Unai aita zarete. Aitor, aitak uzten ez zizun arren, modamodako bideokontsola erosi zenuen zure aurrezkiekin. Zuk baino gehiago erabiltzen du berak.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Unai Agirre Goia
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Poliziak arkeologoari alto. Autoan giza hezurrak daramatza

Zu, Sustrai, arkeologoa zara. Lanean ari zaren indusketa-gunean topatutako giza hezurrak daramatzazu autoan. Laborategira bidean zoazela, Aitor poliziak geratu zaitu.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun