Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (726) Bakarkakoa (122) Ofizioa (359) Taldean (12) Puntu erantzuna (146) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (17) Atzekoei kantari (6) Hitza emanda (9)

Bertsolarien sindikatua

Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Saioa: 2018-05-09 Legorreta Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurraren logelako objektuak hizketan

Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Jon Maia, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña
Saioa: 2018-01-20 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ohekideari entzun nahiko ez zenizkiokeen hitzak

“Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin, Amaia Agirre
Saioa: 2016-03-06 Elizondo Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Memoriak idazten ari dena, alboan lotsa eta ausardia dituela

Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarakank bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga.
Gai jartzailea: Manuel Olano
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2015-08-02 Altzo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Barra ertzeko morboa

Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Julio Soto, Agin Laburu, Maialen Lujanbio
Saioa: 2015-07-25 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ertzainak eta guardia zibilak kontrola jartzen

Sebastian eta Amets ertzainak zarete, eta Andoni eta Maddalen guardia zibilak. Kontua da leku berera momentu berean iritsi zaretela. Eta denok kontrola ipintzera.
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Andoni Egaña
Saioa: 2015-01-05 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Emakume beraren egunerokoa, adin bakoitzean

Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”.
Bertsolariak: Ane Labaka Mayoz, Miren Amuriza, Alaia Martin
Saioa: 2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitona, aita eta alaba, nor bere garaiko militantziaz

Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amaia Agirre
Saioa: 2013-05-05 Orexa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexua bikotean, taldean ala bakarka

Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga
Saioa: 2013-04-19 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaztetxea okupatzen izaera ezberdineko lau

Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2012-02-25 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Eguneko unerik kutunena

Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena?
Bertsolariak: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Andoni Egaña
Saioa: 2010-08-24 Amezketa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sahararrekiko elkartasunik bai?

Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun