Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Legezko oharra

Identifikazio datuak

Web orri hau (www.bertsoeskola.eus) Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da (NIF: G20135299). Eusko Jaurlaritzaren justizia, lan eta gizarte segurantza sailari atxikitako elkarteen erroldan 1. Sekzioan inskribaturik dago, 1985eko urriaren 17an hartutako erabakiaren ondorioz, AS.R.C.G.00041 errolda-zenbakia duelarik. Haren sozietate helbidea: Kale Nagusia 70, 20150 Amasa-Villabona; telefonoa: 943694129; faxa 943693041; eta posta elektronikoaren helbidea: bertsozale@bertsozale.eus

Domeinuaren izena Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da.

 

1. Baldintza Orokorrak

www.bertsoeskola.eus Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta, gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak, bertako pribatutasun politika eta cookie politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta, beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari; bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

www.bertsoeskola.eus atariak beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere webgune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak. Nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteengatiko erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

2. Erregistroak eta harpidetzak

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen baldintza orokorrak, pribatutasun politika eta cookie politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari, bere produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari.

 

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

 

4. Jurisdikzioa

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, dagokion auzitegiaren mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.