2023-03-13
Bertso-eskolen 2022-23 ikasturteko datu bilketa egiteko galdetegia hemen duzu.
Bost minutuan erantzuteko moduko galdetegia da.
Haurren eta helduen bertso-eskolen berri jaso nahi dugu. Horretarako talde bakoitzeko datuak eskatzen ari gara. Beraz, hiru talderen irakaslea bazara, hiru bider bete beharko duzu galdetegia.
Oraingoan partaideen hizkuntza errealitatea jasotzeko galderak ere ikusiko dituzu.
Datuok oso baliagarriak izango zaizkigu harremanetarako eta ikerketetarako. Mila esker zuen laguntzagatik!
Bertso-eskoletako arduradunen eta irakasleen harreman sarea eguneratzeko baliatuko ditugu kontaktuak. Urtean zehar bertso-eskolentzat baliagarria izan daitekeen informazioa bideratuko dugu sare horretara.
Bertso-eskolen egoeraren irakurketa egiteko eta ikerketetarako ere baliatuko dira jasotako datuak. Hori bai: talde eta herri bakoitzeko datuak ez ditugu argitaratuko, ez publiko egingo. Euskal Herri mailako datu orokorrak soilik gizarteratuko dira.
Hemen daude ikusgai 2019-2020 ikasturtean jasotako datuak.
Iturria: bertsoeskola.eus