2026-11-12
Abenduaren 26tik 30era izango da 15-22 urteko gazteen egonaldia, Arantzako aterpetxean. Sortzaile gonbidatu hauek etorriko dira bixitan: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak. Izen-ematea abenduaren 4ra arte dago zabalik.