Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Puntua: Bidaiatzea dago/ guztion ahotan. Puntua: Oporto, Roma, Paris / edota Brusela. Puntua: Zuk joan nahi al duzu / hemendik kanpora?
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako puntuak.
Puntua: Bikote harremanak / sarri buruhauste. Puntua: Dena uztar al liteke / maitasunarekin? Puntua: Nahiz bat eginda egon / bi beti dira bi.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako puntuak.
Puntua: Argindar prezioa / garestituz doa. Puntua: Ezin argia piztu / etxe guztietan. Puntua: Postontzira iristen / denean faktura.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako puntuak.
Puntua: Kafe asko hartzen du / jendeak oro har. Puntua: Kafeinaren mende / daukate burua. Puntua: Zuk kafea edota / zerbeza nahiago?
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako puntuak.
Talde bereko musikariak zarete. Konturatuta zaudete doakoak diren zuen kontzertuetan jende mordoa biltzen dela. Sarrera erosi behar den emanaldietara, ordea, apenas jenderik joaten den.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Pisukideak zarete. Argindarraren prezioaren igoera dela eta, protesta deia zabaltzen aritu zara (A): urriaren 8an, gaueko hamarretatik hamar t’erdietara etxeko argi guztiak itzali behar dituzuela esanez ari zara A azken asteetan. B; gaur ere lanetik etxera egun argiz itzuli zarenean, pasiluko argia piztuta topatu duzu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Erretiroaren atarian zaudeten ikastola bateko irakasleak zarete. Datorren ikasturtean, zuen ikastolak Kilometroak jaia antolatzeko ardura hartu du. A motibazioz gainezka dago. B ez.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Lankideak zarete. Zuen nagusiak asteburu pasa bat egitera gonbidatu zaituzte enpresako langile guztiak. Kafe makinaren aurrean, gonbidapena onartu edo ez hizketan ari zarete.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Lagunak zarete. Zuen seme-alabek geroz eta etxerako lan gehiago izaten dituztela eta, horren aurka firma bilketa bat egitea proposatu dute ikasgelako gurasoen Whatsapp taldean.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
A, asteburu pasa Madrilera joateko asmoa zeneukanez, bidaia "Bla Bla Car"-ean egitea erabaki zenuen. Herriko autobus geltokian zain zeundela, hara non etorri den Madrilera eraman behar zaituen gidaria: B, zure autoeskolako irakaslea.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Telebistako tertuliakideak zarete. Askotan eztabaidatu behar izaten duzue menperatzen ez dituzuen gaien inguruan. A, gaur Bk esan dizu gaiarekiko ezjakintasuna zuzenekoan aitortuko duela.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Bikotea zarete. Eguerdietako tartean biotako norbait etxean egoten zaretela baliatuz, zuen seme-alabak etxera eramaten dituzue bazkaltzera. A, Bk proposatu berri dizu hemendik aurrera haurrak eskolako jangelan uztea.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Koadrila bereko lagunak zarete. Herriko neska gazte batek salaketa jarri du zuen koadrilako mutil baten aurka, larunbateko parrandan sexualki eraso zuela argudiatuz. Horren aurrean, elkarretaratzea deitu du herriko talde feministak gaur arratsalderako. Ak elkarretaratzean parte hartuko duela argi dauka. B pentsatzen ari da zer egin.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Auzo bereko bi baserritar zarete. Zuen familiek ez dute elkarrekin harremanik izan aspaldiko belaunaldien garaitik, mugarri eta iturri batzuk medio haserretu egin baitziren. Atzo, auzotik pasatzen den errekak gainezka egin eta kalte handiak egin zituen zuen baserrietan. Gaur, A garbiketa lanetan laguntzarik behar al duten galdetuz joan da Bren baserrira.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Musika talde bereko bi kide zarete. Kontzertuak bukatu ostean, parranda egiteko ohitura daukazue eta konturatuta zaudete parranda horietan ligatzen duen bakarra taldeko abeslaria dela. Zuek ez zaituzte inork ezagutzen.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Amona bilobak zarete. Bilobaren (Aren) urtebetetze eguna gaur denez, amonak (Bk) opari bat erosi eta eman berri dizu. Zabaldu duzunean, hara zer topatu duzun: kontsoladore bat.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Haurren futbol talde bereko entrenatzaileak zarete. Gaur, torneo bateko finala daukazuela eta, Bk proposatu dio Ari taldeko jokalari onenek soilik jokatzea partida, besteetan bezala denek txandaka jokatu beharrean.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Senideak zarete A eta B. Bazkaltzen ari zineten bitartean, telebistako albistegia ikusten aritu zarete gaur. Albiste baten arabera, elikagai falta edo gosea da heriotza tasa altuenetarikoa eragiten duen arrazoia.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Koadrilako lagunak zarete. Hiri handi batean oporretan zabiltzate azken egunetan eta noiznahi eta nonahi ikusi eta entzuten dituzue kaleko artistak euren emanaldiak egiten. A, guztiei botatzen diezu txanponen bat. B, zuk ez.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Ile-apaindegira joan eta sekulako aldaketa egin zenuen herenegun. Gaur, lotsatuta bezain kezkatuta irten zara etxetik.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.