Lanak filtratu:
Denak (570) Bakarkakoa (132) Ofizioa (292) Taldean (2) Puntu erantzuna (72) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (15)
Txapelketako gai-jartzaile taldeko kideak zarete. Xabat, denbora asko pasatzen duzu gaiak bileratara prestatuta eramateko. Aitorrek esaten dizu ez dutela konbentzitzen eta findu egin beharko lituzkeela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Xabat Galletebeitia
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Aitor gurasoa eta Txaber 15 urteko semea zarete. Aitor, arduratuta zagoz Txaber ez duzulako ondo ikusten. Institututik irten eta bere gelan pasatzen du eguna. Gaur baimena eskatu eta bere gelan sartu zara, beragaz berba egiteko.
Bertsolariak:
Txaber Altube
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu.
Bertsolariak:
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk, zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea, haren omenez.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete, zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Txaber Altube
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Gurasoak zarete. Zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio.
Gai jartzailea: Amaia Urbieta
Bertsolariak:
Janire Arrizabalaga
,
Maddi Agirre
Saioa: 2025-09-05 Zarautz Sariketa
Puntua: Zer da Euskal Herria / euskararik gabe?
Puntua: Ikasle gehiegi ta / hiztun gutxiago
Gai jartzailea: Peru Irastortza
Bertsolariak:
Maite Sarasola
Saioa: 2025-06-21 Laukiz Sariketa
Puntua: Birziklatzea ez da / horren zaila baina...
Puntua: Planeta zaindu behar / bakarra delako.
Gai jartzailea: Peru Irastortza
Bertsolariak:
Oihana Arana
Saioa: 2025-06-21 Laukiz Sariketa
Gai jartzailea: Aitor Arrutia
Bertsolariak:
Asier Otamendi
Saioa: 2025-05-17 Orozko Sariketa Finala
Puntua: Lanean joaten da / bizitza erdia.
Puntua: Osasuntsua al da / lana egitea?
Gai jartzailea: Aitor Arrutia
Bertsolariak:
Asier Otamendi
Saioa: 2025-05-17 Orozko Sariketa Finala
Korrikalariak zarete. Lasterketa garrantzitsu batean parte hartu duzue. Zu Aitor, Josuren atzetik sartu zara helmugan; badakizu gaurkoan gaupasaz etorrita dagoela.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak:
Josu Sanjurjo
,
Aitor Servier
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa
Ane, tabernaria zara, eta Josune, astero zita desberdin batekin agertzen den bezeroa da. Gaur Ane, ligatzeko sekretua zein den galdetzera hurbildu zara Josunerengana.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak:
Josune Aramendi
,
Ane Zuazubiskar
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa
Puntua: Pobreak pobretzea / al dute helburu?
Puntua: Gutxik asko du eta / askok ezer gutxi
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak:
Libe Goenaga
Saioa: 2025-04-26 Gabiria Sariketa
Kuadrillako denak mendian korrika hasi dira. Inork ez dizu parrandara laguntzen.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak:
Haira Aizpurua
Saioa: 2025-04-26 Gabiria Sariketa
Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan?
Gai jartzailea: Maddi Zugarramurdi
Bertsolariak:
Oihana Iguaran
,
Jon Maia
Saioa: 2025-03-14 Leitza Sariketa
Tinderren match egin duzuen bi bertsolari zarete. Match egin eta mintzatzen hasi zarete, kopletan, elkarri audioak igorriz. Nola doa elkar ezagutza?
Gai jartzailea: Amaia Kastorene Luro
Bertsolariak:
Elixabet Etxandi
,
Bittor Thikoipe
Saioa: 2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa
Lagun minak izan zineten. Orain urte batzuk elkarrekin haserretu zineten. Berriro heldu diozue harremanari.
Gai jartzailea: Ion Zaldua
Bertsolariak:
Eneritz Artetxe
,
Eneko Araiztegi "Korta"
Saioa: 2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Medikua zara. Ohartu zara azkenaldian geroz eta paziente gehiago etortzen zaizkizula lotarako arazoekin.
Gai jartzailea: Ane Ezenarro
Bertsolariak:
Asier Azpiroz
Saioa: 2024-11-17 Oiartzun Txapelketa