Lanak filtratu:
Denak (1092) Bakarkakoa (209) Ofizioa (558) Taldean (31) Puntu erantzuna (178) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (15)
Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete, zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Txaber Altube
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk, zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea, haren omenez.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Bizitza osoa emon duzu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan dizu berak ere ogibide hori izan gura duela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu.
Bertsolariak:
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Onintza Enbeita
,
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Aitor gurasoa eta Txaber 15 urteko semea zarete. Aitor, arduratuta zagoz Txaber ez duzulako ondo ikusten. Institututik irten eta bere gelan pasatzen du eguna. Gaur baimena eskatu eta bere gelan sartu zara, beragaz berba egiteko.
Bertsolariak:
Txaber Altube
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Txapelketako gai-jartzaile taldeko kideak zarete. Xabat, denbora asko pasatzen duzu gaiak bileratara prestatuta eramateko. Aitorrek esaten dizu ez dutela konbentzitzen eta findu egin beharko lituzkeela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Xabat Galletebeitia
,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Gurasoak zaintzeko, neba-arrebek esan dizute seme-alabarik ez duzulako zuk hartu beharko zenukeela ardura.
Bertsolariak:
Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa
Unibertsitatean ikasle zabiltzate. Apartamentu berean kolokatu zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu.
Gai jartzailea: Xan Alkhat
Bertsolariak:
Maddalen Arzallus
,
Nahia Etxeberri
Saioa: 2025-12-14 Etxebarre Plaza librea
Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duzun edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak.
Gai jartzailea: Jon Gurrutxaga Urbieta
Bertsolariak:
Sustrai Colina
,
Jexux Mari Irazu Muñoa
Saioa: 2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa
Aita-alabak zarete. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da herriko futbol taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, beste herri batean ari da jokatzen, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
,
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-11-01 Usurbil Berezia
Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Alaia Martin
Saioa: 2025-09-29 Irura Jaialdia
Agin, autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Agin Laburu
,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2025-09-13 Donostia Jaialdia
Gurasoak zarete. Zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio.
Gai jartzailea: Amaia Urbieta
Bertsolariak:
Janire Arrizabalaga
,
Maddi Agirre
Saioa: 2025-09-05 Zarautz Sariketa
Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Oihana Iguaran
,
Jone Uria
Saioa: 2025-08-30 Hondarribia Jaialdia
Taldeko gazteena zara, Andoni, baina bazoaz zahartzen. Besteak zahartzen ari direla ikustea errazagoa da norbera zahartzen doala ikustea baino. Beste hirurak zahartzen ari direla ohartuta zaude, izan liteke fisikoki askotan ikusten ez dituzulako edo… Konta ezazu zergatik ikusten dituzun zahartzen. Eta besteok esan ezazue nola ikusten duzuen zuen burua.
Gai jartzailea: Aritz Zerain
Bertsolariak:
Julio Soto
,
Aitor Mendiluze
,
Nerea Ibarzabal
,
Andoni Rekondo
Saioa: 2025-07-25 Arano Jaialdia
Aspaldi ikusi gabeko lagun batek esan zidan: “Berriro ere libre, bikote harremanik gabe”. Zer pentsatua eman zidan, eta zuri galdetuko dizut: bikote harreman batean posible al da libre izatea?
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal
Saioa: 2025-07-19 Alegia Jaialdia
Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?”
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak:
Sustrai Colina
,
Eli Pagola
Saioa: 2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia