Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Egunean

Txapelketak
Albistearen argazkia
Hiru txapeldun eta hiru finalista berri Arabako finalean

Martxoaren 28an, larunbatez, jokatuko da Arabako txapelketaren finala, Gasteizko Europa Jauregian, 17:30etan hasita.

2026-03-16
Bat-bateko sariketak
Haira Aizpurua eta Egiar Otegi Osinaldeko finalera

Entzulearen saria ere jaso zuen Aizpuruak. Larunbata honetan jokatuko da bigarren kanporaketa saioa, Zaldibian.

2026-03-16
Eskolartekoa
Abian da Gipuzkoako Eskolartekoa

14 eta 18 urte bitarteko 23 bertsolarik hartuko dute parte, martxoan jokatuko diren 4 kanporaketa saioetan. Finala apirilaren 24ean izango da, Azpeitian.

2026-03-16
Podcastak
«Gure altaretik jaitsi eta lokatzetan ibiltzeko ardura denok daukagu gure eskuetan»

Xabat Illarregiren bizipenak entzungai Bertsolari Bertsozale podcastean.

2026-03-09
Bat-bateko sariketak
Bertxhori bikotekako sariketa abian Iruñean

Saioak ostegun arratsaldetan izango dira, taberna edo elkarteetan. Hiru kanporaketa eta finala izango dira eta 18 bertsolarik bikoteka jardungo dute. Finala martxoaren 31n da, Laban.

2026-03-02
Aisialdia
Zabalik dago Bertso Udalekuetan izena emateko epea

Lehen epealdi honetan izena eman dezakete bertso eskoletako kideek edo-eta guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Online galdetegia www.bertsozale.eus atarian dago , martxoaren 15era arte. Izen-emate ordenaren arabera beteko dira txandak. Gelditzen diren lekuak gainerako partaide guztiei eskainiko zaizkie, martxoaren 18tik aurrera.

2026-03-02
Aisialdia
Martxoaren 2an irekiko da Arabako udaberriko bertso barnetegian izena emateko epea

Espejon egingo dira hiru eguneko bi egonaldi. Lehenengoa apirilaren 7tik 9ra izango da eta bigarrena apirilaren 9tik 11ra. Adinez 2013-2015 urte bitartean jaiotakoek dute etortzeko aukera.

2026-03-02
Podcastak
«Esango nuke ni bertsolari izatera kantutik iritsi naizela»

22 urte ingururekin bildu zen bertso eskolara eta 10 urtean Bizkaiko txapelerako bidea egin du. Bertsolari Bertsozale podcastean entzungai bere bizipenak.

2026-03-02
Bat-bateko sariketak
Martxoaren 14an hasiko da Osinalde eta finala apirilaren 11an izango da, bazkaritan

Hiru kanporaketa saio izango dira eta 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte.

2026-02-23
Podcastak
"Niretzat bertsoa eta ipuin kontalaritza sistema beraren parte dira"

Amaia Elizagoien bertsolari eta ipuin kontalaria da protagonista, Bertsolari Bertsozale podcastean.

2026-02-23
Bat-bateko sariketak
Bittor Altube Abra Sariko txapeldun Algortan

June Aiestaran izan zen bigarren. Arratsaldean bi kanporaketa saio izan ziren eta, segidan, lau bertsolariko finala.

2026-02-17
Podcastak
«Biziki aberasgarria da enetako gai-emaile lana»

Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria eta gai-emailea da "Bertsolari Bertsozale" podcasteko protagonista.

2026-02-09