Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Egunean

Bertsopaper sariketak
Bertsolari aldizkariko VI. Bertso Idatzi Lehiaketa martxan da!

Urriaren 18ra arte dago lanak bidaltzeko epea zabalik. Adinkako bi maila daude: 14 urtera artekoak eta 14 urtez gorakoak. Epaimahaiak hautatutako lanek sari bereziak izango dituzte.

2026-10-05
Bat-bateko sariketak
Errexil sariketa Urruñan, urriaren 30ean hasita

Bi kanporaketa saiotan 12 bertsolarik jardungo dute; urriaren 30ean eta azaroaren 13an. Finala azaroaren 20an izango da.

2026-09-28
Ikus-entzunezkoak
"Genero disidentziak" - Berriaren dokumentalaren bigarren atala

Berriak bost ataleko dokumentala ondu du: "Bertsolaritza: denboraren joanean irautea". Asteazkenero atal berria dago ikusgai. Bigarren honetan, Kristina Mardaras, Rosi Lazkano, Maider Arregi eta Jone Miren Hernandez dira protagonistak.

2026-09-28
Aisialdia
Arabar gaztetxoek Hontza Xtrem parkean eman diote hasiera irailari

14 urtez azpiko Eskolartekoko gaztetxo finalistak Hontza Xtrem Abentura parken elkartu ziren ikasturte hasierarekin batera.

2026-09-28
Podcastak
Bidegurutzean 01x01 - lehia bai ala ez - Unai Iturriaga eta Oier Zuñiga

Bertsozale Elkarteak eta Emunek lankidetzan eginiko 8 ataleko bideo podcasta plazaratuko da Bertsoa.eus-en; Onintza Legorburuk gidatuta, hamabostero, ostegunetan argitaratuko da atal berri bat. Lehen atalean, lehia izan dute mintzagai Unai Iturriaga bertsolariak eta Unai Zuñiga aktoreak.

2026-09-21
Taldekako txapelketak
"Durangalduek" nagusitu da Bizkaiko taldekakoan

Irailaren 12an Zornotzan jokatu zen Taldekakoaren azken txanpa. Eguerdian bi finalaurreko saio jokatu ziren, sei talderekin. Bakoitzeko talde irabazlea lehiatu zen bazkalondoko finalean. Durangaldeko derbia izan zen finala eta "Lirio Loreak" taldeari gailendu zitzaion "DuranGalduek" taldea.

2026-09-21
Aitortzak
Juan Mari Areitiori esker oneko ekitaldi hunkigarria egin diote Iurretan

Durangaldeko Bertso Eskolak antolatuta 'Basamakatzak urdinsagarrari: Areitiori esker onez' ekitaldia egin zuten.

2026-09-21
Ikus-entzunezkoak
'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren lehen atala

Berriak bost ataleko dokumentala ondu du eta asteazkenero jarriko du ikusgai atal berria. Lehen atalak 'Bertsogintzaren kontzeptualizazioa' du izena, eta hiru protagonista ditu: Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Kepa Matxain.

2026-09-16
Txapelketak
Abiatzera doa Euskal Herriko Txapelketa

Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak eta antolatzaileak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean elkartu dira aurkezpen ekitaldian. Lehenengo saioa irailaren 19an izango da, Hazparnen.

2026-09-14
Bat-bateko sariketak
Bigarren urtez hemen da Bilintx saria

Bilintxi Balantxa Donostiako bertso-elkarteak antolatuta, hiru bertso afari eta finaleko saioa izango dira irailan eta urrian. Donostian jaio, bizi edo lan egiten duten 18 bertsolarik hartuko dute parte.

2026-09-14