Legazpiko gaztetxean egindako aurkezpenean 60 lagunetik gora elkartu ziren. Kanporaketak maiatzaren 16an Baionan eta maiatzaren 23an Zizur Nagusian jokatuko dira. Finala Plentzia-Gorlizen izango da ekainaren 6an.
Martxoan hasi eta ekainera bitarte herrialde guztietan egingo dira eskolartekoak. Gazteek jendaurrean bat-batean kantatu ahal izateko aukera ematen du ekimenak.
Leitzan jokatu da Nafarroako Eskolartekoaren 40. edizioa eta 10 bertsolarik hartu dute parte. Txapeldunordea Kattalin Lizarraga izan da.
Pagolako saiotik Etxeberri eta Josu Txoperena sailkatu dira, maiatzaren 9an Uztaritzen jokatuko den finalera. Bigarren kanporaketa saioa apirilaren 24an da, Hendaiako Enbata gaztetxean.
Pazko Asteko oporraldian bi egonaldi egin dira Espejon, Arabako eskualde ezberdinetako gaztetxoekin. Bertsolariak bisitan etorri ziren, saioa eskaintzera.
Jon Maiak, Ane Labakak, Beñat Gaztelumendik, Oihana Aranak, Odei Barrosok, Xabier Amurizak, Alaia Martinek, Jon Sarasuak eta Andoni Egañak egindako bertso sorta banarekin, bederatzi abesti sortu ditu Mikel Markezek. Berria egunkariak elkarrizketatu du.
Lazkao Txiki zenaren 100. urteurrenarekin bat egingo du lehiaketaren 35. edizioak. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1era arte dago zabalik. Gaztetxoek gai jakin bati jarri beharko diote sorta; gazteek eta helduek gaia libre dute. Sari banaketa irailaren 6an izango da, Ordizian, Euskal Jaietan.
Azken urteotan, Señora sariketaren bueltan aritu dira Agirre, Larretxea eta Arana. Berria-k bertsolaritzaz eta feminismoaz elkarrizketatu ditu.