Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Eman zure berri

Zure bertso-eskolaren berri bidaltzen badiguzu, bultzada emango diogu sarean. Jarri zure alea!

  • Ikasturteko datuak. Bidali bertso-eskolako ikasturteko datuak, eta bertso-eskolen zerrendan azaltzen den informazioa eguneratuko dugu.
  • Eskoletarako materiala. Bertso-eskolan bat-batean jarduteko erabiltzen duzuen materiala bidaliz gero, atari honetan denon eskura jarriko dugu.
  • Dokumentazioa. Bertso-eskolak antolatutako saio edo ekimenen argazkiak, audioak, bideoak… jaso eta bidali Xenpelar Dokumentazio Zentroan katalogatu eta gordetzeko; etorkizunean zuek baimentzen duzuen erabilera emango diegu.
  • Saioak. Bertso-eskolak antolatutako bertso saio baten berri bidaltzen badiguzue, BDBko agendan sartu eta zabalkundea emango diogu.
  • Albisteak. Bertso-eskolak antolatutako ekimen bati buruzko albistea bidali, eta atari honetan bertan zabalduko dugu, egunean atalean.
  • Ekarpenak, galderak. Proposamenak egiteko zein informazioa eskuratzeko, lasai idatzi!

 Deustuko Elorri bertso-eskola. Iturria: Bertsoa.eus