Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ganbara

Argazkia
Puntutan. Lau egun barru planeta lehertuko da
Mundua bukatzera doa. Lau egun dituzue nahi edo ahal duzuena egiteko...

2025-11-10

Argazkia
Komentuan sarrarazi dituzten bi neska-lagun
1950ean Lesakako bi neska gazte dira Maialen eta Alaia. Elkarrekin gehitxo egoten dira, gurasoen gusturako. Familia bakoitzak behartu egin du bere alaba mojen komentura sartzera. Barruan elkar ikusi dutenean, hau poza...

2025-11-10

Argazkia
Hilerrian reggaetoia entzuten
Udaltzaina da Maialen. Kexak jaso dituzte, hilerrian gazteak botiloia egiten ari direlako. Joan da hilerrira eta nor topatuko eta semea, Sustrai, reggaetoia dantzatzen.

2025-11-10

Argazkia
Amets Arzallusen bertso ibilbideaz, elkarrizketa
Hitzetik Hortzera saioan Mirari Martiarenak eginiko elkarrizketa.

2025-05-05

Argazkia
Bertsolari Eguna 1993 - Ibarra, Lujanbio, Arozena
1993ko Bertsolari Eguna, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ospatu zen. Oholtzan belaunaldi ezberdinetako bertsolari gizonezko askok abestu zuten. Saio amaieran, 3 bertsolari emakume gazteri eman zitzaien txanda: Iratxe Ibarra bizkaitarra, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Estitxu Arozena nafarra.

2025-02-27

Argazkia
Jubilatuta, Andonik bilobak zaintzen ditu eta Anerrek ez
Bi adiskide jubilatu dira eta biloba txikiak dituzte. Andonik haurrak zaintzen pasatzen du eguna; Anerrek ez.

2024-12-16

Argazkia
Tren geltokian segurtasun agenteak gazteleraz
Anerrek eta Oihanak tren geltokian txartelaz arazoak dituzte. Laguntza eske jo dute segurtasun agenteengana, euskaraz. Erantzun diete, euskaraz egin ezean ezingo dietela lagundu.

2024-12-16

Argazkia
Lizaso puntuak erantzuten
Bertsolariek jarritako 10 punturi erantzunak, atseden tarterik gabe.

2024-11-25

Argazkia
Donostian turistak uxatzeko lemak
Urtero turistak erakartzeko kanpañak egiten dira. Hiru bertsolarioi eman diete lemak sortzeko enkargua. Lanean hasita, ados jarri dira: turistak uxatzeko lemak egingo dituzte...

2024-11-25

Argazkia
Gaupaseroek jan diote Ametsi bazkaria
Parrandan irten dira eta Amets goiz erretiratu da etxera, biharamunean mendi buelta egiteko. Patata tortilla ogitartekoa prestatu du Ametsek eta ohera sartu da. Maialenek eta Nereak, gaupasaz etorrita, dena jan dute.

2024-11-25

Argazkia
Artxanberri eta Lazkao Txiki
Lazkao Txikik hala bota zion Artxanberri ehiztariari: "Zu beti izan zera gizon kriminala / animaliak hiltzen Jaunak egin ahala". Eta Artxanberrik erantzun: "Jainkoak ere badu nik haina delitu / nik bizirik utziak berak hiltzen ditu". Bertsoaldiari segida emango diote Mendiluze Lazkao Txikik eta Maialen Artxanberrik.

2024-11-25

Argazkia
Amari esan diote eskolan alaba bakarrik egoten dela jolasorduan
Onintza amari eskolatik deitu diote; bere alaba, Nerea, jolasorduan bakarrik egoten da. Gaur etxeratu denean, amak galdetu egin dio "zer moduz eguna?". Eta alabak "oso ondo" erantzun.

2024-11-21

Argazkia
Bertso bikotea aurkitzeko aplikazioa
Andoni bertsokidea aurkitzeko aplikazioa da. Atzeko bakoitzak beteko du bere profila zein den appean, zer-nolako esperientziak bilatzen dituen, eta Andonik topatuko die neurriko kantulaguna.

2024-11-21

Argazkia
Amona eta biloba mezetan
Maialen amona, fededuna da. Lierni biloba, ez. Herriko festetan, urtero, mezara eramaten du amonak biloba. Elizan daude; Lierni ingurura begira eta barre txikitan dabil.

2024-11-21

Argazkia
Jubilatzera doazen udal langileak txupinazoan
Doneztebeko udalean hiru langile jubilatzera doaz eta txupinazoa botako dute: Julio, udal administraria. Alaia, kiroldegiko arduraduna. Maialen, mantenimenduko langilea.

2024-11-21

Argazkia
EAEko lehendakari berria Maialen Lujanbioren hitzak ahotan
Pradalesek, inbestidura saioan, Lujanbioren hitzak baliatu zituen: "Herri hau sortzen jarrai dezagun euskaratik ta euskaraz". Gazteleraz jarraitu zuen.

2024-11-21

Argazkia
Alaba, bananduta, bueltan dator amaren etxera
Alaba bikotearekin bizitzera joan zen. Ama alargundu egin zen. Orain, alabak bikote harremana eten dela-eta, amaren etxera jo du, beretzat lekurik den galdezka.

2024-11-21

Argazkia
Señora Sariketaz
Señora Sariketa hastear, atarian elkartu dira lau kideok: Zuazubiskar, antolaketan burubelarri dabilena. Lekuona, non dabilen ez dakien turista. Uria, batere bertsozalea ez den feminista. Aizpurua, txapelketak egonda Señora Sariketak zer zentzu duen ikusten ez duen bertsozalea.

2024-11-21

Argazkia
Amatasuna eta oholtzarako itzulera
Aurreko belaunaldiaren urratsa izan zen, ama izan ostean, etxetik kanpoko lanari eustea: lagun sarea, errealizazioa, independentzia ekonomikoa izateko. Alaia eta Oihana amak zarete; lanera itzuli ala ez, noiz, nola... Zalantzak dituzue.

2024-11-21

Argazkia
Frontisa eta erreboteko pareta
Bi horma dira Maialen eta Andoni, beti elkarren parean baina elkar ukitzen ez dutenak. Andoni, frontisa; Maialen, erreboteko pareta.

2024-11-20

Argazkia
Zer da zuretzat Donostia?
Halaxe dio abestiak: "Horra zer den gure Donostia!". Zer da, Maialenentzat, Donostia gaur?

2024-11-20

Argazkia
Euskal Herrian sentipenen adierazpide motza
Elkarrekin urte asko daramaten bikotea dira Maialen eta Julio. Argiako artikulua ahots goran irakurtzen hasi da Julio: maite zaitut esatea kosta egiten zaigu. Elkarri begira gelditu dira.

2024-11-20

Argazkia
Hipokondriakoa lasaitzen
Julio hipokondriakoa da. Bere lagunak lasaitzen saiatzen dira, nor bere eran: Andoni esamolde potoloz eta Amets bere adibideekin adarretatik joanez.

2024-11-20

Argazkia
Bikote ohiak supermerkatuan topo
Fruta sekzioan elkartu dira. Bideo kamerek grabatu duten elkarrizketa lehorra azaldu du, lehenik, gai-jartzaileak. Orain, bakoitzak benetan sentitu/pentsatu dutena entzungo dugu...

2024-11-20