Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Oholtza

 

Bertso emanaldia egingo den espazioa

Espazioak eragin handia du saioan; testuinguru bakoitzak giro jakin bat, estilo bat sortzen du. Ez da gauza bera saioa plazan, balkoitik balkoira, kultur etxean, frontoian, elizan, jatetxean ala elkartean egitea.

Espazioa hautatzerakoan, kontuan izatekoak dira gertura daitekeen entzule kopurua, saio formatua eta erosotasuna.

 

 

Oholtza

Bertsolariak publikoa gertu sentitzeak komunikazio ekintza errazten du. Horregatik, zaindu oholtzaren altuera (metro ingurukoa) eta bertsolariaren eta publikoaren arteko distantzia (gehienez ere, hiru metro).

Oholtzan aski dira artistentzat aulkia eta ur botila bana.

 

Soinuztapena

Bertso saio baterako ez dira baliabide asko behar, baina soinuztapenak egokia izan behar du: aparatuaren bolumena behartu gabe, saioa entzuteko eremu osora iristeko modukoa.

Mikrofonoak aldez aurretik probatu behar dira, ondo entzuten dela ziurtatzeko, bai oholtzapean eta baita oholtzatik ere: garrantzitsua da bertsolariek ere elkar entzutea (aulkian daudela, saio osoa jarraitu ahal izatea).

Lau bertsolariko saio batean bi mikro hankadun erabiliko dituzte bertsolariek eta beste bat gai-jartzaileak.

 

 

Saiorako azpiegitura guztiak eskaintzen ditu Lankuk

Antolatzaileari bertso saiorako beharko dituen azpiegitura guztiak kontratatzeko aukera ematen dio Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak: soinu ekipo eta muntaiak, argiztapena, oholtza, aulkiak, saioaren grabazioa, iragarpena...

Zerbitzu bakoitzari dagokion aurrekontua eska daiteke.

Informazioa eskuratzeko: Lanku Kultur Zerbitzuak.