Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Guri buruz

Bertso-eskolei zuzendutako ataria da hau, Bertsozale Elkarteak eskainia.

Saretzean eragin nahi du, bertso-eskola bakoitzak egindako ekarpena guztien eskura jarrita.

Barrura begira, bertso-eskola bakoitzaren asteroko talde dinamikan baliatzeko materialak eskaintzen ditu (gaitegia, errimategia, doinutegia, hasiberrientzat teknika lantzeko fitxak, bertso jarriak...); baita informazioa ere, bertso-eskolentzako interesgarriak diren garaian garaiko ekimenen berri emanez. 

Nork bere berri eman dezake atarian: antolatutako ekimenen albisteak bidaliz, ikasmateriala luzatuz.

Bertso-eskola bakoitzak jarritako alearekin guztiok elikatuko gara, sarean.