Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertsoikasgela

Haurrekin bertsolaritza lantzeko ataria da www.bertsoikasgela.eus, askotariko materiala eskaintzen duena.

Bertso-eskoletako irakasleok norberaren pasahitza sortzeko aukera dugu atarian bertan, gure datuekin formularioa beteta. Pasahitzarekin, irakasleon atalera sartuko gara.

 

 

 

Zein aukera ditugu bertso-eskoletako irakasleok?

Ikasmaterialerako sarbidea eskuratuko dugu: sekuentzia didaktikoak, haurrentzako doinutegia, teknika lantzeko ariketak, jolasak, komikiak…

Gainera, bertso-eskolako talde bakoitzarekin erabili dugun materiala erregistratuta geldituko zaigu, ikasturtean zehar egindakoari jarraipena egin ahal izateko.

 

Erabilera baimenak

Bertso-eskoletako irakasleok, bertso eskolak emateko soilik erabil dezakegu gure pasahitza.

Debekatua dugu bertso-eskolaz kanpoko eremuetan materiala erabiltzeko gure pasahitza baliatzea. Bertsozale Elkartearen jabetzakoak dira ikasmaterialok eta, bertso-eskolaz gaindiko erabilera eman nahi izanez gero, Bertsozale Elkarteari eskatu beharko zaio baimena.

Erabilera okerra ematen dioenari pasahitza kenduko zaio.