Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Jolasak

Karta jokoa. Karta bakoitzean hitz bat dator, irudiaz. Karta jokoan errimatzen duten kartak topatuz, jolas ezberdinak egin genitzake. Oin horiekin sortu genitzake gero zirtoak, koplak zein bertsoak, edo puntutan egin genezake. Ikus hemen jolasteko modu ezberdinak.
Pieza bakoitzaren alde banatan, hitz bat dator; errimatzen duen pieza jarri behar diogu segidan. Jolasa baliatu genezake errimatzen duten hitzak identifikatzeko. Baita zirtoa edo kopla lantzeko ere: pieza jartzerakoan, bi oin horiekin zirtoa sortuz edo kopla botaz.
Karta jokoaz egiteko froga jolasa. Zuk kopla batean esaten duzun froga, taldekide batek egin beharko du. Kopla txikian, puntu erdiak sortu beharko dituzu.
A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Kopla doinuan puntua jarriko zaigu, hitzari buruzko pista emanez. Puntua erantzun beharko dugu, hitz ezkutua asmatuz; erantzun zuzenak errimatu egiten du! Karta jokoan A-tik Z-ra 7 multzo daude (kolorez bereizita).
Lehiaketa egingo dugu, bikoteka. Bion artean puntutan ariko gara, kopla doinuan. Gai bat emango zaigu, eta gai horri buruz ahalik eta hitz gehien esatea da erronka. Ez dugu errimatu beharrik!
Lehiaketa egingo dugu, bikoteka. Bion artean, puntutan, kopla bat botako dugu. Gai bat emango zaigu, eta gure koplan gai horri buruz ahalik eta hitz gehien esatea da erronka. Ez dugu errimatu beharrik! Beste bikoteak kopla abesten duenean, aldiz, memoria froga egin beharko dugu: ea euren kopla gogoan hartzeko gai garen. Gure bikotean, bakoitzak puntu bat memorizatu genezake; ea bion artean lortzen dugun gero eurek esanda bezalaxe abestea!
Karta jokoaz, asmakizunetan jolastuko dugu. Emozio bat emango zaigu, koplan deskribatu dezagun. Ea entzuleek asmatzen duten zein emozio den! Koplan puntu erdi bat (7a) sortzea izango da gure lana.
Kopla sorta bat entzungo dugu, etxeko animaliei buruz. Ea kopla bakoitzean antzematen dugun, hankaluzerik ala hankamotzik baden.
Karta jokoaz ariko gara. Karta bakoitzean marrazki bat dugu; irudi horrek zein hitz adierazten duen pentsatu beharko dugu. Irudien artean, errimatzen duten bikoteak topatu beharko ditugu. Bi oin horiekin kopla bota ezkero, bi kartak guretzat! Ea nork eskuratzen dituen karta gehien...
Asmakizunetan jolastuko dugu, "Ikusi nuanean" doinuaz, puntu erantzunetan. Irakasleak pentsatuko du pertsonaia edo objektu bat eta guk zer den igerri beharko dugu. Horretarako, guk puntu batean galdera botako diogu eta berak erantzungo digu, pistak emanez. Ea asmatzen dugun zer den!
Puntuan esango zaigu asmakizuna, guk puntuari erantzunez zer den esan dezagun. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da!
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun animaliari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein animalia den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun lanbideari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein lanbide den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun objektuari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zer den! Koplak sortzeko, lehen puntua emango zaigu eta guk bigarren puntua sortu dezagun, bi oin emango zaizkigu aukeran. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun pertsonaiari buruzko pistak emango ditugu, koplatan, puntuari erantzunez. Ea gure saioaren amaieran, entzuleek asmatzen duten zein pertsonaia den! Kopla doinuan, aldiro puntua jarriko zaigu, gure pertsonaiari buruzko galderak eginez; guk erantzun egin beharko diogu galderari, pistak emanez. Gure erantzuna sortzeko, oina ere emango zaigu.
Karta jokoaz ariko gara. Mahai gainean fruten marrazkiak dituzten kartak jarriko ditugu, bistan. Gainerako kartetan, aldiro puntua jarriko zaigu, fruta baten pista emanaz; guk, zein fruta den topatu beharko dugu irudien artean. Adi! Erantzun zuzenak (fruta izenak) errimatu egiten du-eta! Karta eskuratzeko, puntua erantzun beharko dugu (fruta izena oin gisa erabiliz).
A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu; hitz ezkutua KIROL bat da, edota kirolari lotutako hitz bat. Kopla doinuan puntua jarriko zaigu, hitzari buruzko pista emanez. Puntua erantzun beharko dugu, hitz ezkutua asmatuz; erantzun zuzenak errimatu egiten du! Jolasa paperean egin genezake (PDFa deskargatuz) edo pantailaz.
Marrazki hau ez dugu erakutsiko, jolas amaierara arte. Kide batek (irakaslea izan daiteke), marrazki hau deskribatuko du, kopletan (ikus kopla sorta, hurrengo orrian); gainerako partaideek, koplak entzun ahala, deskribatzen dena marraztu behar dute. Amaieran, nork bere marrazkia erakutsiko du: ea nor hurbildu den gehien irudi honetara!
Marrazki hau ikasle taldetxo batek izango du; gainerakoek ez dute ikusiko, jolas amaierara arte. Taldetxo horrek marrazkia deskribatu beharko du, kopla txikitan. Koplak sortzeko oin bikoteak emango dizkiegu (ikus hurrengo orrian). Beste taldetxoak, koplak entzun ahala, marraztu egingo du deskribatu zaiona. Amaieran, konparatu egingo ditugu ikasleek marraztu dutena eta deskribatzeko egina dagoen marrazki eredua.
Marrazki hau ikasle taldetxo batek izango du; gainerakoek ez dute ikusiko, jolas amaierara arte. Taldetxo horrek marrazkia deskribatu beharko du, kopla txikitan. Koplak sortzeko oin bikoteak emango dizkiegu (ikus hurrengo orrian). Beste taldetxoak, koplak entzun ahala, marraztu egingo du deskribatu zaiona. Amaieran, konparatu egingo ditugu ikasleek marraztu dutena eta deskribatzeko egina dagoen marrazki eredua.
Kopla txikian, aldiro irakasleak puntu bat abestuko digu. Guk puntu horren erantzuna osatu behar dugu; horretarako, txarteletan ditugun hitzak nola antolatu erabaki beharko dugu. Adi: zein hitz jarriko dugu esaldi amaieran, errimatu dezan?
Maddalen Arzallusen kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
Estitxu Arozenaren kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
Maddi Sarasuaren kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
Esaldiak nahas-mahasean jarriko ditugu mahai gainean. Bi esaldi lotuz, esaera zaharrak osatuko ditugu: adi errimari eta zentzuari! Esaerak osatutakoan, mezua ulertzeari tartea emango diogu: zer da esaera zahar horrek esan nahi duena? Pentsa dezagun esaera zahar horri ondo doakion egoera bat!
Goizean, ohetik jaiki berritan, komunean eseri gara lasai. Baina atea kas-kas jo digute, azkar amaitzeko esanaz… Eman ditzagun gure erantzunak, zirtoka! Horretarako, aldiro txarteletako hitzak berrantolatu beharko ditugu, gure erantzunak errimatu dezan. Zirtoak osatu ditugunean, abestu ere egin genitzake: esaldiek kopla txikiko neurria dute-eta! Bukatzeko, zortziko txikian ere abestu genitzake: erabaki dezagun, horretarako, lau esaldiak (edo "puntuak") zein ordenatan antolatu...
Karta bakoitzaren atzeko aldean, puntua jarriko zaigu, bertsolari baten pistak ematen. Guk puntuari erantzungo diogu kopla osatuz, eta zein bertsolari den erantzungo dugu: adi, bere abizenak errimatu egiten du eta! Asmatzen badugu, karta guretzat: ea nork lortzen dituen gehien!