Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertsolariak - karta jokoa

Karta bakoitzaren atzeko aldean, puntua jarriko zaigu, bertsolari baten pistak ematen. Guk puntuari erantzungo diogu kopla osatuz, eta zein bertsolari den erantzungo dugu: adi, bere abizenak errimatu egiten du eta! Asmatzen badugu, karta guretzat: ea nork lortzen dituen gehien!

Mahai jolasa gauzatzeko modu ezberdinak erabili genitzake

  • Irakasleak izatea eskutan karta baraja osoa. Txandaka, irakasleak aldiro kide bati abestuko dio kartako puntua, ea asmatzen duen zein bertsolari den. Asmatzen badu, karta emango dio. Ez badu asmatzen, irakasleak multzoaren atzera pasako du karta eta hurrengo lagunari abestuko dio datorren kartaren puntua.
  • Mahaiaren erdian karta baraja osoa jartzea, buruz behera. Aldiro, txanda duenak ozen abestuko du karta multzoaren gainaldeko puntua. Zein bertsolari den asmatzeko denbora tarte bat izango du (adibidez: minutu bat). Asmatzen badu, karta beretzat hartuko du. Ez badu asmatzen, karta pilaren azpian sartuko du. Gero hurrengo lagunaren txanda izango da.
  • Mahaian karta guztiak sakabanatuta jartzea, buruz behera. Aldiro, txanda duenak erabakiko du zein kartari ekin: ozen abestuko du karta horren puntua (kartak mahaitik altxa gabe, buruz behera egon daitezen beti). Asmatzen badu, karta beretzat hartuko du. Ez badu asmatzen, lagunaren txanda izango da.
  • Kartak banatzea, lagunen artean. Nork bere karta sorta eskuan izango du, abanikoaren gisan zabalduta, lagunek atzeko aldea soilik ikusteko moduan. Txandaka, albokoak erakusten dizkigun karten artean, puntu bat abestuko dugu, ea asmatzen dugun zein bertsolari den. Asmatzen badugu karta guretzat izango da (mahaiaren gainean pilatuko ditu bakoitzak, asmatu dituen kartak).