Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

11. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Oina emanda, puntua sortzen jardungo dugu. Horretarako, lehenik neurria lantzeko jolasak egingo ditugu, hankaluzeak eta hankamotzak saihesten trebatzeko.

Familiari buruz, oina emanda puntua sortzen

Hasteko, Estitxu Arozenaren "Familia desberdinak" sorta abestuko dugu. Sortak ekarriko dizkigu gaur gure kantagaia izango dena (etxeko kideak) eta erabiliko dugun kopla doinua ("Goizian goiz jeikirik"). 

  • "Familia desberdinak" kopla sortan, puntuak ordenatzera jolastuko dugu gero: orrialde bakoitzean puntu bat emango zaigu. Ea topatzen diogun lagun egokia, bi puntuekin kopla osatzeko: adi errimari eta esaldien zentzuari! 

Hankaluzeak eta hankamotzak antzematen trebatuko gara ondoren:

  • "Familiako hankaluzeak eta hankamotzak" fitxan, kopla bakoitza osatzeko 3 aukera emango zaizkigu: doinuan tajuz sartzen den puntua hautatu beharko dugu guk, hankaluzeak eta hankamotzak saihestuz.

Behin neurriari tamaina hartuta, puntua sortzen ariko gara, oina emanda. "A ze familia" karta jokoaz, etxeko kide bakoitzari kopla bat botako diogu. Laguntzeko, lehen puntua emango zaigu, eta guk bigarren puntua sortu dezagun oina ere bai.

Saioa jolas batekin amaituko dugu, "Bertsolariak" karta jokoa hartuta. Karta bakoitzaren atzeko aldean, puntua jarriko zaigu, bertsolari baten pistak ematen. Guk puntuari erantzungo diogu kopla osatuz, eta zein bertsolari den erantzungo dugu: adi, bere abizenak errimatu egiten du eta! Asmatzen badugu, karta guretzat: ea nork lortzen dituen gehien!  

Baliabideak

1
Zenbat etxe, hainbat familia mota.
2
Kopla sorta osatuko dugu. Kopla bakoitzean, bigarren puntu egokia zein den asmatu beharko dugu; aldiro hiru aukera emango zaizkigu, eta horietan neurriz egoki datorrena azpimarratuko dugu. Kontuz hankaluzerik/hankamotzik egin gabe! Fitxa gelaratzeko, bi formatu ditugu aukeran: orrialde bakarrean kopla sorta osoa izatea bistan, edo orrialde bakoitzean kopla bat osatzea (formatu handian gelaratzeko).
3
Karta jokoa. Familiako kide bakoitzari kopla botako diogu. Oina emango zaigu, puntu bat sortu dezagun.