Karta jokoaz ariko gara. Mahai gainean fruten marrazkiak dituzten kartak jarriko ditugu, bistan. Gainerako kartetan, aldiro puntua jarriko zaigu, fruta baten pista emanaz; guk, zein fruta den topatu beharko dugu irudien artean. Adi! Erantzun zuzenak (fruta izenak) errimatu egiten du-eta! Karta eskuratzeko, puntua erantzun beharko dugu (fruta izena oin gisa erabiliz).
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun pertsonaiari buruzko pistak emango ditugu, koplatan, puntuari erantzunez. Ea gure saioaren amaieran, entzuleek asmatzen duten zein pertsonaia den! Kopla doinuan, aldiro puntua jarriko zaigu, gure pertsonaiari buruzko galderak eginez; guk erantzun egin beharko diogu galderari, pistak emanez. Gure erantzuna sortzeko, oina ere emango zaigu.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun objektuari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zer den! Koplak sortzeko, lehen puntua emango zaigu eta guk bigarren puntua sortu dezagun, bi oin emango zaizkigu aukeran. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun lanbideari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein lanbide den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun animaliari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein animalia den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
16-18 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
14-15 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
12-13 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
9-11 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
Hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean. Bi oin aukeran emango zaizkigu, egokien datorkiguna hautatu dezagun.
COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!
Puntuan esango zaigu asmakizuna, guk puntuari erantzunez zer den esan dezagun. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da!
Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?
Asmakizunetan jolastuko dugu, "Ikusi nuanean" doinuaz, puntu erantzunetan. Irakasleak pentsatuko du pertsonaia edo objektu bat eta guk zer den igerri beharko dugu. Horretarako, guk puntu batean galdera botako diogu eta berak erantzungo digu, pistak emanez. Ea asmatzen dugun zer den!
Karta jokoaz ariko gara. Karta bakoitzean marrazki bat dugu; irudi horrek zein hitz adierazten duen pentsatu beharko dugu. Irudien artean, errimatzen duten bikoteak topatu beharko ditugu. Bi oin horiekin kopla bota ezkero, bi kartak guretzat! Ea nork eskuratzen dituen karta gehien...
Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Gurasoak asteburu pasa joan dira eta anaia eta biok gaude etxean bakarrik... Lagunekin aze festa egingo duguna! Egoera honi buruz ariko gara kopla txikian, lehen puntua eta oina emanda.