AZALAK MEMORIA DU
Jaiotzean geneetan XX badituzu bi aukeretan bakarra egokitu omen zaizu Alazne, Nagore, Maite izenak izana maisu anaiak, amona, ahizpa aita ondo zaindu itzazu izan zaitea txintxoa gauez ez ibili aizu mutil ezezagunekin ez joan inora, kasu! Bi X-k jarraian noiztik egiten du enbarazu? Zergatik eraikitzen da hainbeste beldur ta izu!
2.
ITSASOARI BEGIRA
Maitasun gabe emakume bat denez hutsaren hurrena nire printzipe urdina zara osagarritzen nauena zu gabe ezer ez naiz izango emango dizut onena zoriontasun izar artean senarrarena aurrena azken arnasa eman nahi nuke naizela izanez garena.
3.
DENA ALDATZEN DA
Menopausia, klimaterio adinak dakar liskarra hormona dantza galanta mala ostia ta negarra ugalkortasun galdua erauzi ta isildua ezin ikusizko gara emakume ezereztua.
4.
Matrailak gorri gorriak edertasun ukatua azalak erori dira alua da sikatua mina gorputz eta ariman abanikoa eskuan lo egin ezinik orduak betiereko neguan.
5.
BUBO MAGNIPETASI
Bizi osoa zaintzen bazun balioa zergak ordaindu eta kriston presioa miseri gorria da guretzat geroa zaintza behar denean hasten da arazoa mixeri gorria da guretzat geroa bizirautea ote da zahartzaroa.
6.
Hiru egun zeraman hilik bere etxean esatariak zion goizeko albistean emankorra izatetik utzi duenean munduak ahaztuta zeukan bapatean duintasunik ez da horrela hiltzean.