Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun pertsonaiari buruzko pistak emango ditugu, koplatan, puntuari erantzunez. Ea gure saioaren amaieran, entzuleek asmatzen duten zein pertsonaia den! Kopla doinuan, aldiro puntua jarriko zaigu, gure pertsonaiari buruzko galderak eginez; guk erantzun egin beharko diogu galderari, pistak emanez. Gure erantzuna sortzeko, oina ere emango zaigu.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun objektuari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zer den! Koplak sortzeko, lehen puntua emango zaigu eta guk bigarren puntua sortu dezagun, bi oin emango zaizkigu aukeran. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun lanbideari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein lanbide den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun animaliari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zein animalia den! Koplak sortzeko, oin bikoteak emango zaizkigu. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
16-18 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
14-15 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
12-13 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
9-11 urteko ikasleekin lantzeko bertso sorten antologia. Bat-batean jarduteko baliagarriak izango zaizkigun doinuak ere ikasiko ditugu bertso sorta hauen bidez. Iraganeko bertsolariak, pasadizoak eta historiako gertaerak zein egungo bertsolariak eta gaiak lantzeko bide ere emango digute.
Hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean. Bi oin aukeran emango zaizkigu, egokien datorkiguna hautatu dezagun.
COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan!
Puntuan esango zaigu asmakizuna, guk puntuari erantzunez zer den esan dezagun. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da!
Puntuka galdera-erantzunak eginez, pertsonaia ezkutua nor den igarri beharko du Irati Majuelok. Jokin Altuna pilotaria da... Ea pista onak emanez laguntzen dion Ander Perezek. Jolastuko al dugu guk ere?
Asmakizunetan jolastuko dugu, "Ikusi nuanean" doinuaz, puntu erantzunetan. Irakasleak pentsatuko du pertsonaia edo objektu bat eta guk zer den igerri beharko dugu. Horretarako, guk puntu batean galdera botako diogu eta berak erantzungo digu, pistak emanez. Ea asmatzen dugun zer den!
Karta jokoaz ariko gara. Karta bakoitzean marrazki bat dugu; irudi horrek zein hitz adierazten duen pentsatu beharko dugu. Irudien artean, errimatzen duten bikoteak topatu beharko ditugu. Bi oin horiekin kopla bota ezkero, bi kartak guretzat! Ea nork eskuratzen dituen karta gehien...
Andoni gastronomiako kritikaria da. Sebastianen jatetxera sartu, bazter guztiak miatu eta galdezka hasiko zaio Sebastiani, zorrotz... Ez dago ixilik egoteko txefa! Ikusi nuanean doinuan, galdera erantzunetan egindako saio ederra.
Gurasoak asteburu pasa joan dira eta anaia eta biok gaude etxean bakarrik... Zer gertatuko ote da? Koplaz kopla, istorio bat kontatuko dugu, ea nora garamatzan bideak! Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu.
Errimategi bakoitzarekin, ariketa hauek egin genitzake: Kopla txikian puntu erdika, kopla txikian oina emanda puntu bat sortzen, 2 oinak emanda, zortziko txikian puntu erdika, 5 hitz konkretuak, 8 oin emanda eta loreak.
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
Karta jokoaz, asmakizunetan jolastuko dugu. Emozio bat emango zaigu, koplan deskribatu dezagun. Ea entzuleek asmatzen duten zein emozio den! Koplan puntu erdi bat (7a) sortzea izango da gure lana.
Zerk jartzen gaitu sutan gori-gori? Eta zer egin genezake halako egoeratan? Binaka jarri eta egin dezagun koplatan! Lagun batek, zerk haserrearazten gaituen egoera bat deskribatuko du. Beste lagunak, horrelakoetan zer egin genezakeen proposatuko du.
Kopla sorta osatuko dugu. Ematen zaizkigun aukeren artean, neurriz egoki datorrena azpimarratuko dugu. Kontuz hankaluzerik/hankamotzik egin gabe!
Fitxa gelaratzeko, bi formatu ditugu aukeran: orrialde bakarrean kopla sorta osoa izatea bistan, edo orrialde bakoitzean kopla bat osatzea (formatu handian gelaratzeko).
Kopla sorta osatuko dugu. Ematen zaizkigun aukeren artean, neurriz egoki datorrena azpimarratuko dugu. Kontuz hankaluzerik/hankamotzik egin gabe!
Fitxa gelaratzeko, bi formatu ditugu aukeran: orrialde bakarrean kopla sorta osoa izatea bistan, edo orrialde bakoitzean kopla bat osatzea (formatu handian gelaratzeko).
Lehiaketa egingo dugu, bikoteka. Bion artean, puntutan, kopla bat botako dugu. Gai bat emango zaigu, eta gure koplan gai horri buruz ahalik eta hitz gehien esatea da erronka. Ez dugu errimatu beharrik! Beste bikoteak kopla abesten duenean, aldiz, memoria froga egin beharko dugu: ea euren kopla gogoan hartzeko gai garen. Gure bikotean, bakoitzak puntu bat memorizatu genezake; ea bion artean lortzen dugun gero eurek esanda bezalaxe abestea!
Lehiaketa egingo dugu, bikoteka. Bion artean puntutan ariko gara, kopla doinuan. Gai bat emango zaigu, eta gai horri buruz ahalik eta hitz gehien esatea da erronka. Ez dugu errimatu beharrik!
Bikoteka egingo dute lehiaketa. Gai-jartzaileak emango die heldulekua, eta horren inguruko ahalik eta hitz gehien esan beharko dituzte Habanera doinuan, puntuka.
"Solozabalen gaia" (edo "Txankete") doinuan, puntu erdika ariko gara, baina errimatu gabe. Txandan ariko gara, batek puntu erdia abestu eta albokoak beste erdia bota. Gai bat emango zaigu, eta gai horri lotutako hitzekin bete behar dugu puntua.
Bikoteka edo hirunaka jarrita, gure esketxak sortuko ditugu, gero taldearen aurrean antzezteko. Gure antzerkitxoa sortzeko egoera bat emango zaigu: ea zer elkarrizketa errimatu asmatzen dugun, umore punttuaz!
Goxoki dendariak izango gara. Dendara haur bat sartu da eta galderak egin eta galderak egin hasi zaigu. Guk zirtoz erantzungo diogu. Gure esaldi errimatua sortzeko, 3 oin emango zaizkigu aukeran.
Karta jokoaz ariko gara. Karta bakoitzean hitz bat dator, irudiaz. Aldiro karta bat hartuko dugu: egokitu zaigun hitza baliatuz, esaldia asmatuko dugu ahoz, bat-batean. Baina baldintza bat dago: hitz hori esaldiaren amaieran jarri behar dugu (oin gisa).
A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Kopla doinuan puntua jarriko zaigu, hitzari buruzko pista emanez. Puntua erantzun beharko dugu, hitz ezkutua asmatuz; erantzun zuzenak errimatu egiten du! Karta jokoan A-tik Z-ra 7 multzo daude (kolorez bereizita).
Karta jokoaz egiteko froga jolasa. Zuk kopla batean esaten duzun froga, taldekide batek egin beharko du. Kopla txikian, puntu erdiak sortu beharko dituzu.
Pieza bakoitzaren alde banatan, hitz bat dator; errimatzen duen pieza jarri behar diogu segidan. Jolasa baliatu genezake errimatzen duten hitzak identifikatzeko. Baita zirtoa edo kopla lantzeko ere: pieza jartzerakoan, bi oin horiekin zirtoa sortuz edo kopla botaz.
Karta jokoa. Karta bakoitzean hitz bat dator, irudiaz. Karta jokoan errimatzen duten kartak topatuz, jolas ezberdinak egin genitzake. Oin horiekin sortu genitzake gero zirtoak, koplak zein bertsoak, edo puntutan egin genezake. Ikus hemen jolasteko modu ezberdinak.
Pasaian (Gipuzkoan) herriko festetan, Santiago egunez, zezenak alde egin zuen plazatik
eta kalean zebiltzan herritarrek susto galanta hartu zuten; asko zauritu ere bai.
Ihesi zihoala, azkenerako zezena arroketara sartu zen eta itsasora salto egin zuen.
Herriko zalapartaren berri zabaldu zuen, bertsopaper umoretsu honekin, Xenpelar bertsolariak.
Hitzak moldatuta, kantuan eman zuen Mikel Laboak “Bat Hiru” diskoan (1974 Herri Gogoa).
"Pello Errota" bertsolariaren alaba zen eta, pitxarra eskuan, sagardo bila sartzen zenean sagardotegian, errespuesta ederrak ematen zituen bertsotan...
Zarauzko ikastolan, 1972-73 ikasturtean, egindako kantua da: Joxean Ormazabal idazlearen bertsoekin eta Imanol Urbietak musikatuta. Kantu ezaguna geroztik, eskola guztietan.
Etorkizun igarleak gara, kristalezko bolaren aurrean. Sartu da bezeroa eta galderak egingo dizkigu bere patuaz; guk zirtoz erantzungo diogu. Horretarako oinak emango zaizkigu aukeran.
Karta jokoaz ariko gara. Karta bakoitzean hitz bat dator, irudiaz. Aldiro karta bat hartuko dugu: egokitu zaigun hitza baliatuz, esaldia asmatuko dugu ahoz, bat-batean.
Karta jokoa. Gai librean ariko gara, bi oinekin koplak sortzen. Karta bakoitzean bi oin bikote datozkigu: gustukoena hautatu genezake gure kopla sortzeko, edo saia gaitezke bi kopla sortzen.
Karta jokoa. Denetariko gaiei buruz ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean, 2 oin emango zaizkigu aukeran: puntua erantzuteko horietako bat erabili genezake!
Karta jokoa. Elurrari buruz ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean, 2 oin emango zaizkigu aukeran: puntua erantzuteko horietako bat erabili genezake!
Karta jokoa. Kirolari buruz ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean oina ematen zaigu: puntua erantzuteko horixe erabili genezake!
Karta jokoa. Etxean gaixorik sentitzeari buruz ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean oina ematen zaigu: puntua erantzuteko horixe erabili genezake!
Karta jokoa. Jateko ohituren inguruan ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean oina ematen zaigu: puntua erantzuteko horixe erabili genezake!
Karta jokoa. Igande goiza da eta mendira goaz. Egoera horri buruz ariko gara kopletan. Lehenik, puntu erdia osatzen ariko gara; ondoren, oina emanda puntu osoa sortzeko pausoa emango dugu.
Karta jokoa. Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Lehenik, puntu erdia osatzen ariko gara; ondoren, oina emanda puntu osoa sortzeko pausoa emango dugu.
Karta jokoa. Gaia eta jarrera emanda, kopletan ariko gara. Gaia: magoak gara eta oholtzara irtetear gaude. Batzuk jarrera baikorraz ariko dira: konfidantzaz zaude. Beste batzuk, jarrera ezkorra hartuko dute: urduri eta beldurrez zaude. Jarrera bakoitzetik 6na kopla osatzeko kartak izango ditugu. Koplan puntu erdiak (7ak) sortzea izango da gure lana.
Karta jokoa. Gaia eta jarrera emanda, kopletan ariko gara. Gaia: gurasoekin asteburu pasa joan behar dugu. Batzuk jarrera baikorraz ariko dira: pozik zoaz. Beste batzuk, jarrera ezkorraz: ez duzu joan nahi. Jarrera bakoitzetik 6na kopla osatzeko kartak izango ditugu. Koplan puntu erdiak (7ak) sortzea izango da gure lana.
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: Inauterietan gabiltza denok, mozorrotuta. Pertsonaiak: Txanogorritxo, Superman, Harry Potter, erregea, Pirritx eta mozorrotu ez dena. Guztira 6 pertsonaia dira eta bakoitzak bina kopla botatzeko kartak daude. Koplan puntu erdiak sortzen ariko gara, nahas-mahasean: batzuetan lehen puntu lerroa sortzen (7ak) eta, bestetan, bigarren puntu lerroak sortzen (6ak).
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: ikasgelan gaude denok. Pertsonaiak: Irakaslea, berandu heldu dena, txizagura dena, etxeko lanik egin ez duena, lanerako gogoz dagoena eta dena dakiena. Guztira 6 pertsonaia dira eta bakoitzak bina kopla osatzeko kartak daude. Kopletan puntu erdiak sortzen ariko gara; batzuetan lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak) eta beste batzuetan, bigarren puntu lerroak (6ak).
Gaizki zaintzen duten Xuriko zakurraren bizimodua. Zalduby bertsolariak sorta hau aurkeztu zuen 1867an Anton Abbadiak antolatutako koplarien gudura. Bideoan ikusgai Hitzetik Hortzera saiorako Ainhoa Sarasuak eta Eñaut Agirrek abestu eta Manex Pagolak musikatutako bertsioa.
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: autobusean goaz denok. Pertsonaiak: Txoferra, lanera doan medikua, kirola egitera doana, eskolara doan gaztea, txakurraz doana eta erosketak egitera doana. Kopletan puntu erdiak sortzen ariko gara; batzuetan lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak) eta beste batzuetan, bigarren puntu lerroak (6ak).