Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Pasa Hitza

2026-03-11

A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Kopla doinuan puntua jarriko zaigu, hitzari buruzko pista emanez. Puntua erantzun beharko dugu, hitz ezkutua asmatuz; erantzun zuzenak errimatu egiten du! Karta jokoan A-tik Z-ra 7 multzo daude (kolorez bereizita).
PDF

EGITEKOA


• Batek puntua abestuko du, hitz ezkutuaren pistak emanez; besteek hitz ezkutu hori zein den igarri beharko dute.


• Lehenik, aukeratu kopla doinu egoki bat galdera-erantzunetan aritzeko.


• Ondoren, karta-sortatik hautatu A-tik Z-raino doan karta multzo bat (kolore bera dutenak). Ziurtatu ordena alfabetikoan daudela.


• Puntu jartzaileak aldiro multzotik karta bat hartuko du eta zein hizki den esango du, ozen; horixe da lehen pista, hizki horrekin hasten baita hitz ezkutua. Ondoren, kartan datorren puntua abestuko du. Adi errimari: hitz ezkutuak errimatu egiten baitu jarritako puntuarekin.


• Hitz ezkutua zein den igartzen duenak esan egingo du: hitz lauz edo puntua abestuz.


• Inork erantzun zuzena asmatzen ez badu, puntu jartzaileak esan egin dezake (kartan bertan baitu), eta hurrengo hizkira pasatuko da. Hala, kartaz karta A-tik Z-rainoko erronda osatuko du.