Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

21. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Puntuari bat-batean erantzungo diogu. Horretarako, bi oin emango zaizkigu aukeran. "Ikusi nuanean" doinuan ariko gara.

Zuri buruz, puntuari bat-batean erantzun 

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "40 urteko aldeaz, galdera-erantzunetan". Xabat Illarregik eta Andoni Egañak elkarren bizitzaren berri jakin nahiko dute, galderak egin eta erantzunez, "Ikusi nuanean" doinuan

Gero bertsolarien ariketa berbera egingo dugu guk ere, doinu berean. "Zutaz" fitxan, gure izaera, zaletasun eta dohainei buruzko galderak egingo zaizkigu, puntua jarriz. Gure erantzuna emateko bi oin aukeran emango zaizkigu. 

Saioa amaitzeko asmakizunetan jolastuko dugu, "Pasa hitza" karta jokoaz. A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Horretarako, puntu batean pista emango zaigu eta guk zer den esanaz erantzun beharko dugu. Adi: erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!

Baliabideak

1
40 urteko aldea dute Xabat Illarregik (2001) eta Andoni Egañak (1961). Bakoitzaren egunerokoaz, kezkez, bizitzeko moduez jardungo dute, galdera-erantzunetan.
2
Hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez! Koplatan, galdera-erantzunetan ariko gara. Jarritako puntuari erantzungo diogu, kolpe bakarrean. Bi oin aukeran emango zaizkigu, egokien datorkiguna hautatu dezagun.
3
A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Kopla doinuan puntua jarriko zaigu, hitzari buruzko pista emanez. Puntua erantzun beharko dugu, hitz ezkutua asmatuz; erantzun zuzenak errimatu egiten du! Karta jokoan A-tik Z-ra 7 multzo daude (kolorez bereizita).