Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gure ibaiak

2026-05-18

Baliabide hau klase hauetan erabili da:

  • Langaia: Puntua
  • Ariketa mota: Puntu erdika : bigarren puntu lerroa emanda (6), lehen puntu lerroa sortu (7)
  • Doinua: Orioko balearena
8ko txikian puntutan egingo dugu, ikasle bakoitzak puntu bat abestuz. Puntu erdiak sortzen ariko gara: bigarren puntu lerroak eginda emango zaizkigu (6ak) eta guk lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak).

Bat-batean puntutan hasi aurretik, irakurri ozen 

Bertso bakoitzari ekin aurretik, lehenik irakasleak ozen irakurriko du bertsoan osatuta dauden puntu erdiak (6ak) eta ikasle bakoitzari esango dio zein puntu osatu behar duen. Denbora apurra utzi pentsatzeko (30 segundu / minutua) eta hasi egingo gara puntutan.