Mila bederatzieun

ta lenengo urtean

maiatzaren hamalau

garren egunean

Orioko herriko

barraren aurrean

balea agertu zan

beatzik aldean.

 

Bertsoaren berri

“Orioko balearena” sortak azaltzen du Orion (Gipuzkoan) 1901ean balea nola harrapatu zuten. Sorta herriko apaizak idatzi zuen: Orbegozok. Kantua ezagun egin da Benito Lertxundien ahotsean, 1977an diskoan argitaratu ostean.