Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

15. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
8ko txikian puntutan ariko gara, progresioan: lehenik, puntu erdika. Eta ondoren, lehen puntua eta oinak emanda. Euskal Herriko ibaiak, mendiak eta hiriak izango ditugu kanturako gaia. Eta "Orioko balea" doinua ikasiko dugu.

8ko txikian puntutan, progresioan: lehenik puntu erdika, ondoren oinak emanda

Hasteko, ereduzko bertsoaldia ikusiko dugu: "Euskal Herrian barna bidaia". Onintza Enbeitak eta Txaber Altubek oporretan Euskal Herrian barna eramango gaituzte. Gaurko kanturako gaia ekarriko digu bertsoaldiak: Euskal Herria ezagutzea.  

Bertsolariek erabili duten doinu horretantxe ariko gara gu ere gero, 8ko txikian: "Orioko balearena" doinuaz. Puntutan egingo dugu, progresioan.

  • Lehenik, puntu erdika ariko gara "Gure mendiak" eta "Gure ibaiak" fitxekin. Bigarren puntu lerroa emango zaigu (6ak) eta lehen puntu lerroa osatzea izango da gure lana (7ak). Ea hankaluzeak eta hankamotzak nola bideratzen ditugun.
  • Ondoren, "Hiria" fitxaz, lehen puntua eta oinak emanda ariko gara puntutan.  

 

Baliabideak

1
Txaber eta Onintza lagunak dira. Bidaiatzea gustuko dute eta beti joan izan dira urruneko herrialdeetara. Euskal Herria ezagutzen ez dutela-eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin dute. Bidaiaren erdi-aldera harrituta daude, ze ezezaguna zaien etxekoa.
2
8ko txikian puntutan egingo dugu, ikasle bakoitzak puntu bat abestuz. Puntu erdiak sortzen ariko gara: bigarren puntu lerroak eginda emango zaizkigu (6ak) eta guk lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak).
3
8ko txikian puntutan egingo dugu, ikasle bakoitzak puntu bat abestuz. Puntu erdiak sortzen ariko gara: bigarren puntu lerroak eginda emango zaizkigu (6ak) eta guk lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak).
4
8ko txikian puntutan ariko gara. Lehen puntua eta 3 oinak emango zaizkigu.