Baliabide hau klase hauetan erabili da:
Zarauzko ikastolan (Gipuzkoan), 1972-73 ikasturtean, irakasle talde sortzailea elkartu zen.
Haietako bat Imanol Urbieta musikaria zen eta haur kantuetarako hitzak eskatzen zizkien lankide zituen idazleei: Joxean Ormazabal, Andu Lertxundi, Juan Martin Elexpuru.
Bertso hauek Joxean Ormazabalek jarri zituen, doinua ere propio aukeratuta: “Hitz egin zionian” aire herrikoiaz.
Imanol Urbietak kantu egin eta “Haur kantarien birlorak” liburuxka eta kasetean argitaratu zuen
(1974. Elkar-G.I.E.). Eskoletan ezagun egin zen oso.