Hasteko, "Astoa ikusi nuen" kantu ezaguna abestuko dugu. Jabetuta al geunden, bertsoak direla? Kantua Zarauzko ikastolako irakasleek nola sortu zuten ikasiko dugu; Joxean Ormazabal idazleak jarri zituen bertsoak eta Imanol Urbietak musikatu zuen. Guk zenbat urterekin eta non ikasi genuen kantu hau?
Behin sorta abestuta, doinu horretantxe ariko gara, 8ko txikian. Puntutan egingo dugu, puntu erdika. Bigarren puntu lerroa emango zaigu (6ak) eta lehen puntu lerroa osatzea izango da gure lana (7ak). Ea hankaluzeak eta hankamotzak nola bideratzen ditugun.
Fitxa hauek baliatu ditzakegu:
Bertso bakoitzari ekin aurretik, lehenik irakasleak ozen irakurriko du bertsoan osatuta dauden puntu erdiak (6ak) eta ikasle bakoitzari esango dio zein puntu osatu behar duen. Denbora apurra utzi pentsatzeko (30 segundu / minutua) eta hasi egingo gara puntutan.