Astoa ikusi nuen

betaurrekoekin

buruan txapela ta

gabardinarekin

ile luzea eta

bigotearekin

hizketan egon nintzen

atzo berarekin.

 

Bertsoaren berri

Sortak azaltzen du nola ikasle batek lagun egiten duen asto hiztun bat, betaurreko eta gabardinaduna. Ikastolara gonbidatzen du eta astoa gelara datorrenean bizitako pasadizoak kontatzen ditu.

 

Doinuaren berri

“Hitz egin zionian” doinu herrikoia R.M. Azkuek eta Aita Donostiak jaso zuten. Imanol Urbieta musikariak egokitu egin zuen doinua eta “Astoa ikusi nuen betaurrekoekin” hasten den bertso sorta Joxean Ormazabalek egin zuen (1948-2010 Zegama, Gipuzkoa). Kantu oso ezaguna bilakatu zen eskoletan.