Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Baliabideak

Bi horma dira Maialen eta Andoni, beti elkarren parean baina elkar ukitzen ez dutenak. Andoni, frontisa; Maialen, erreboteko pareta.
Halaxe dio abestiak: "Horra zer den gure Donostia!". Zer da, Maialenentzat, Donostia gaur?
Elkarrekin urte asko daramaten bikotea dira Maialen eta Julio. Argiako artikulua ahots goran irakurtzen hasi da Julio: maite zaitut esatea kosta egiten zaigu. Elkarri begira gelditu dira.
Julio hipokondriakoa da. Bere lagunak lasaitzen saiatzen dira, nor bere eran: Andoni esamolde potoloz eta Amets bere adibideekin adarretatik joanez.
Fruta sekzioan elkartu dira. Bideo kamerek grabatu duten elkarrizketa lehorra azaldu du, lehenik, gai-jartzaileak. Orain, bakoitzak benetan sentitu/pentsatu dutena entzungo dugu...
Oihana etxez aldatu da. Etxe berriko ezkaratzean Ane topatu du, bere haurtzaroko lagun mina. Kafea hartzera joan dira.
Bertso saio espekulatiboan jarritako gaia: Orain osasun publikoak beregain hartzen ditu ebakuntza estetikoak: zoriontsu izateko. Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa.
Iragarkia jaso zuen Sustraik: "Nahi duzu betiko bizi?". Programan parte hartzeko izenemate formularioa bete zuen. Gaur jaso du sakelakoan mezua: hautatua izan da. "Betiko bizi nahi baduzu, baieztatu". Bost minutu, atzera kontuan hasi dira.
Maitemindu egin dira Miren eta Unai. Mirenek 3 seme-alaba ditu, bi berak bakarrik hezitakoak eta bat bikote ohi batekin; Unaik bi seme-alaba ditu, bakoitza bikote ohi batekin. Gaur atera dute ordubete kafea hartzeko elkarrekin.
Harreman laburra izan zuten; Idoatek bikotea zuen eta Pagola txori askea zen. Gaur Idoate irakasleak gurasoekin bilera du eta, nor agertuko eta, Pagola gurasoa.
Magisteritza eginda, lehen aldiz sartu dira txikienen gelan hiru irakasleok. Idoate pozarren dago, bokazioa aurkitu baitu. Ibarzabal beldurtuta, arriskua besterik ez du ikusten. Pagola normal, beretzat lan soil bat da.
2017an Mendialdeko bertso eskolak sorta musikatuekin ateratako CDa hemen entzungai.
Puntuan galderak egin eta pistak emanez, pertsonaia izkutua asmatzen: Pinotxo, Barbie, Lamia.
Mendiluze hil da eta bere anima berpizteko gorputz berri baten bila dabil. Bertsolari bakoitzak bere karkasaren prestazioak azalduko dizkio eta Mendiluzek erantzun, hautatua denentz.
Unibertsitate garaian dagoen lagun taldea, kuriositatea asetzeko, lehen aldiz sartu da joko makinen tabernan. Lau ordu daramate kateatuta.
Hainbat artistek landu dute hutsunea. Maialen Lujanbiok noiz begiratzen dio hutsari? Non bilatzen du hutsa?
Bi lagunak haserratu egin ziren. Adiskidetzeko pausoa emanda, elkar besarkatu dute. "Iparragirre" doinuan, puntu motzetako parentesian, barruan oraindik gordetzen duten amorrazioa irtengo zaie.
Beti beltzez janzten dira Maialen eta Unai. Nola aukeratzen dituzte, egunerokoan, elementuentzat koloreak?
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikaria: Manex Pagola.
Koplatan dekadentziari. Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa 2024.
Zirkuko pertsonaia bakoitzari kopla bat kantatuko diogu. Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu. Gaian sartzeko, lehenik, bertsoaldiekin goza genezake!
Zatoz karpa barrura! Mendi Urruzuno argazkilariak eramango gaitu unez une, iruditan, eta Uxue Alberdik argazki bakoitzari kopla jarriko dio, gitarra lagun. Gero bertso-eskolan ariketa bera egiteko materiala, hemen.
Gustatzen zaizun pertsona hori, juxtu, zure lagun minarekin hasten denean. "Lurraren pean sar nindaiteke"...
18 urte betetzeko irrikan!
Galera txikiak eta handiak, bizitzan zehar.
Tximeletak sabelean!
Ez da xamurra ikasleon egunerokoa!
Seme-alaba eta gurasoaren arteko elkarrizketa.
Gure irudiaz ditugun zalantzen aurrean, ea ispiluak zer dion...
Ondo zaindu lagunak!
Koplatan 7 herrialdeetan barna bidaia.
Ingurumenaz goza.
Ideia xuxenik ez dugu izaten batzuetan...
Gure kexak eta eskaerak, kopla lotsagabetan!
Herriko pertsonaiak zirikatzeko kopla sorta.
Konparaketak lantzeko kopla sorta.
Bost emoziori eskainitako kopla sorta.
Andonik bere baserrian hotela jarri du. Auzoko bileran eskean hasi zaie Maialen eta gainerako baserritarrei: oilarra ixiltzeko, ximaurrik ez botatzeko...
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikaria: Manex Pagola.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
EHUko Udako Ikastaroetan eskainitako hitzaldia.
2024an Zarauzko 40. Basarri Saria jaso duen sorta.
Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta. Lehenik, Xalbadorri publikoak jotako txistualdia ekarri zuten oholtzara. Ondoren, Ibarzabalek entzuleari jarritako sorta abestu zuen.
Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta.
Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta. Lehenik, Uztapidek amari botatako bertsoak oholtzaratu zituzten. Ondoren, Iguaranek ama den bertsolari baten lekutik jarritako sorta abestu zuen.
"1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta. Lehenik, 60. hamarkadan Lazkao Txikik botatakoak ekarri zituzten: Ameriketan gizonek platerak garbitzeko sortu zen "moda berriaz". Segidan, Gaztelumendik oraingo gizonei jarritako sorta hau abestu zuen.
Señora Egunean abestutako sorta. 1646an Zaldibiako alkateak herrian "pekatuan" bizi ziren emakumeak kartzelan sartzea erabaki zuen; herriko 3 gizoni eskatu zien izenak emateko eta 10 ama ezkongabe sartu zituzten kartzelan.
Zazpi urteko haurra da Nerea eta familia pintatzen duen aldiro, ama (Maialen) beti letxe txarrean agertzen da.
Saioak ere baditu onartzeaz lotsatzen den zaletasun ezkutuak, gustu debekatuak. Atzekoek egingo dituzte publiko eta Saioak erantzun.
Gau giroko taberna batean, komuneko atea da Sustrai. Saioak pintadak egin zizkion orain 20 urte; gaur ere sartzen ikusi du, errotuladorea eskuan...
Supermerkatuan egin dute topo Saioak eta Maialenek; elkarren orgara doaz begiradak...
Etxahun hasi da, denboraz, bere hileta prestatzen. Bertsoa abesteko ohorea nori eman erabakitzeko, galdera-erantzunetan jardungo du hiru bertsolarirekin, kopla txikian.
Sustrairen iratzargailua da Maialen. Goizero jotzean, Sustraik kolpe bat eman eta 10 minutu atzeratzen du; ostera jotzean kolpea eman eta 10 minutu atzeratu; berriz kolpea eta atzeratu...
2024ko Bertso Egunean Gernikan abestutako sorta.
Gaztelumendik jarritako puntuei erantzungo die Aitorrek.
Mendiluze puntuak jartzen eta Beñat erantzuten.
Tolosan, Atariak antolatutako saioari amaiera emateko, puntutako saioa.
"Txapelketaren alde gogorraz maiz jarduten dugu. Baina, eta zein dira txapelketaren alde onak?". Txaloen etenik gabe, 8ko txikiak kateatuz, bakarka.
Iturriaga da Bilintx eta, atzekoak, Loiolan "jai-jai" esan zion dama hura dira. Zergatik esan zion ezetz?
Puntu lotsagabeei tamainako erantzunak emanez publikoaren algarak lehertu zituen Patxik.
Josu Martinezek, "Bizkarsoro" filmeko zuzendariak, jarritako gaia: eskolan euskara zigortzeko ematen ziren objektuak. Eraztuna bezala, Iparraldean antia.
Irazu semeak oraindik ez dio "aita" deitzen Unairi; beretzat Unai 3 hilean behin etxera datorren gizon hori da. Gai jartzaileak Ondarroako aita arrantzaleei omenaldi txiki bat egin nahi izan zien bertsoaldi honekin.
2023ko Lazkao Txiki sariketa irabazi zuen sorta, Hitzetik Hortzera saiorako grabatua. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.
2023ko Lizardi Sarian bertso onenaren saria eskuratu zuen bigarren bertsoak.
III. Señora Sariketako finalean, Oñatin abestutako sorta. Musika: Miren Fernandez.
Gaia: Gero eta gehiagotan egiten duzu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara. Bizkaiko Txapelketa, finalaurrekoa.
III. Señora Sariketako finalean, Oñatin abestutako sorta.
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.
Puntuak doinu ezberdinetan erantzuten, aldiro bertso ezagun baten lehen puntua emanda.
"Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia.
Xabier Amurizaren bertsoekin Mikel Markezek ondutako kantua. Amurizari 2016an Durangon egindako omenaldian abestua, Josu Zabala eskusoinuaz lagun.
50 urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozue. Gaur psikologoaren kontsultan egin duzue topo.
Eguna libre du Ametsek, aspaldiko partez. Egin beharren zerrenda du aurrean, eta bi ahots entzuten ditu: Andoni zerrendako gauzei ekiteko dioena eta Maialen beste aldera begiratzeko dioena.
Joanes mendi lasterketan doa eta hidratazio postuan Amets ari da lanean. Elkarri begira, "hau mutil puska!" pentsatu du Joanesek; Ametsek, aldiz, "hau baldar puska!". Helmugan elkartu zarete orain.
Bi bertsolariren bikoteak dira. Asteburua da etxean bakarrik daude, umeen kargu. Nazkatuta, telefonoz berriketan hasi dira.
Osasunbidea eta mediku kontsultak gaitzat hartuta, Juliok jarritako puntuak erantzungo ditu Xabatek.
Alaiak eta Ametsek hogei urtetik gora daramate elkarrekin eta harremana gainbehera doa. Maialen psikologoarengana jo dute.
AHTko tunela Leze txikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da eta zuek zarete aurkikuntza horren berri eman duten espeleologo taldeko bi kide.
"Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia.
"Energia(k) ezbaian" saio tematikoko bertsoaldia.
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.
Musika eta ahotsa: Jone Garmendia Castaños. Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua.
Musika eta ahotsa: Makalo. Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua.
Musika eta ahotsa: Jone Garmendia Castaños. Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua.
Maialen alaba lehen aldiz bere ama, Oihana, dutxatzen hastera doa. Elkarri begira daude.
Gaia: "Gaur egun desberdina da, bi hilabete eta erdiko bizibidea hautsiko duena. Umeak hartu eta eskolan utzi berri dituzu".
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.