1.Urratsa / 1.Ikasturtea
Gure Zirkuan Mendi Urruzuno argazkilariak ateratako irudi bakoitzari kopla bat jarriz, sorta osatu du Uxue Alberdik. Guk ere jolas bera egingo dugu! Behar badugu, argazki bakoitzarentzat oinak emango zaizkigu.
Magoa, pailazoa, malabarista... Zirkuan hamaika artista!
Zirkuko pertsonaia bakoitzari kopla bat kantatuko diogu. Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu.
Ariketa hau egiteko kartak ere baliatu genitzake.