Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Didaktika
Bat-bateko ariketak
Doinutegia
Errimategia
Gaitegia
Jolasak
Kultur transmisioa
Bat-bateko bertsoaldiak
Bertso jarriak
Bertsolariak
Erreferenteak
Saio bat antolatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Emozioak
Emozioak
Baliabide hau klase hauetan erabili da:
1.Urratsa / 1.Ikasturtea / 6 Klasea
Bertsolaria(k)
: Maddi Sarasua Laskarai
Doinua
:
Iruten ari nuzu
PDF Deskargatu
Emozioak
Your browser does not support the audio element.
Bost emoziori eskainitako kopla sorta.
1.
Barneari nahi diot
ulertuz erantzun,
horra bost emozio
ezagut nazazun.
2.
Bisaia gorritzen zait,
lotsaz, ezinean
mintzatu behar banaiz
denen aitzinean.
3.
Pentsatu gabe bota
dezaket orrua
zure ekintzak eman
badit amorrua.
4.
Bakarrik banaiz gauez,
hasten naiz kantari,
nork ez dio beldurrik
iluntasunari?
5.
Malko bat sortzen bazait
matel bazterrean,
zure eskua nahi dut
ene bizkarrean.
6.
Zuekin nahiko nuke
momentua goza
partekatuz handitzen
zaidalako poza.