Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

6. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Emozioak gaiaren inguruan kopletan ariko gara. "Iruten ari nuzu" doinua ezagutuko dugu lehenik. Ondoren, doinu horretan jardungo dugu: puntuak ordenatzen eta puntu erdiak sortzen.

Emozioei buruz, puntu erdika

Hasteko, ereduzko sorta abestuko dugu: Maddi Sarasuaren "Emozioak" kopla sorta. Iruten ari nuzu doinua ikasiko dugu.

Sorta honek ekarri digun gaiaz eta doinuaz ariko gara gu ere kopletan: emozioei buruz, Iruten ari nuzu doinuan. Ariketa ezberdinen bidez, puntuak ordenatzen eta puntu erdiak sortzen ariko gara:

  • "Emozioak - puntuak ordenatzen" txartelekin, abestu berri ditugun Sarasuaren koplak nahas-mahasean emango zaizkigu (txartel bakoitzean, puntu bat): guk bi puntu lotuz koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!  
  • "Zerk amorratzen gaitu?" fitxaz, puntu erdiak sortzen ariko gara. Lagun batek, kopla batean azalduko du zerk amorrarazten duen; beste lagunak, halakotan zer egin daitekeen esan beharko du beste kopla batekin (aterabidea eskainiz). 
  • "Emozioak eta aldarteak" karta jokoaz, asmakizunetan jolastuko dugu gero. Emozio bakoitza deskribatuz kopla abestuko dugu, ea entzuleek igartzen duten zein emozio den. Kopla bakoitzean, puntu erdia sortzea izango da gure lana.   

 

Baliabideak

1
Bost emoziori eskainitako kopla sorta.
2
Maddi Sarasuaren kopla sorta, nahas-mahasean emango zaigu. Txartel bakoitzean, puntu bat emango zaigu. Guk bi puntu lotuz, koplak osatu beharko ditugu. Puntuak xuxen lotzeko, adi errimari eta esaldien zentzuari!
3
Zerk jartzen gaitu sutan gori-gori? Eta zer egin genezake halako egoeratan? Binaka jarri eta egin dezagun koplatan! Lagun batek, zerk haserrearazten gaituen egoera bat deskribatuko du. Beste lagunak, horrelakoetan zer egin genezakeen proposatuko du.
4
Karta jokoaz, asmakizunetan jolastuko dugu. Emozio bat emango zaigu, koplan deskribatu dezagun. Ea entzuleek asmatzen duten zein emozio den! Koplan puntu erdi bat (7a) sortzea izango da gure lana.