Basarri saria irabazi duen sorta. Zarauzko Bertso Astean kantatu zuen Aner "Euzkitze"k, pianoaz. Doinua Alaia Martinek moldatua da, "El tiempo está después" kantua oinarri hartuta. Irudiak: Erlo telebista.
Ospitale bateko bi zerbitzuburu dira. Ez daude ados euren agintari politikoen kudeaketarekin. Sustraik proposatu dio Maialeni elkarrekin dimisioa aurkeztea.
Elkarrekin bazkaltzera joan dira. Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Maialeni kargu hartu dio, argazkia atera baino lehen jaten hasi delako postrea.
Adinaren gaineko gogoetak, mende erdi betetzean. Musika eta ahotsa: Peio Etxeberria. Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua. Iturria: Irunero.
Aitorren eta Ikerren semeak dira: 12 urterekin, DBH hasterako, mugikor bana eman diete. Aitorri sekulakoa erosi diote; Ikerri etxean zegoen Nokia zaharra eman diote, deitzeko soilik erabili daitekeena.
Lagun taldean mina ere hartzen dugu sarri. Taldean norbait baztertzeko modu sotil asko daude.
Eta zer egiten dugu, bazterketaren ikusle garenean? *Haurrei zuzendutako sorta.
Sustraiek etxean erreforma egin nahi zuen eta Miren laguna boluntario azaldu zaio. Hasi da lanean Miren eta, ohartzerako, behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu da Sustrai.
Joanes eta Agin bi polizia dira, euren txanda amaitzeko denbora egiten ari direnak, autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaie... nagusiarena da.
Gorputzeko organo bakoitza non dagoen eta zer eginkizun dituen ikasteko jolasa. Kopla handian, organo bakoitzaren berri emango zaigu eta irudian zein den topatu beharko dugu.
Errima familiak zer diren ikasi dugunez, ea lortzen dugun buruhauste hau askatzea!
Gelaxka bakoitzean errimatzen duen hitz bat, gutxienez, jarri beharko dugu eta taula osatu.
Aldiro objektu bat emango zaigu, kopla batean bere aldeko propaganda egin dezagun. Ea ondo saltzen dugun gure produktua! Horretarako, oin bikotea ere emango zaigu.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Bigarren karta multzoaz soinu bat emango zaigu eta guk soinu horren atzean zer egoera gertatu den azaldu beharko dugu, azken puntua eta oinak hartuta.
Karta sorta honetan lau azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Azken hiru multzoek egoera bana emango digute eta baita gutako bakoitzak hartu beharreko jarrera ere.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehenak aukera emango digu patata tortillaren errezeta bertsotan kontatzeko. Bigarren karta multzoaz, gizakiaren eboluzioa azalduko dugu bertsotan, giza espezie bakoitzaren berri emanez.
Karta sorta honekin ofizioka ariko gara. Gaia entzun eta teman ala elkarrizketan ariko garen erabakiko dugu. Ondoren, hautuari dagokion karta multzoa hartuko dugu. Ofizioka neurri txikian aritzeko azken puntua eta 3 oin emango zaizkigu.
Karta sorta honetan hiru azpi multzo daude. Lehen multzoaz gaia eta 4 oinak emango zaizkigu. Beste bi karta multzoek, berriz, gaia eta azken puntua emango dizkigute.
Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoak egoera eta 3 oinak emango dizkigu, kopletan ari gaitezen. Bigarren karta multzoaz beste gai bati buruz ariko gara, azken puntua emanda.
Miragarria da natura, atomo txikienetik unibertso amaitezineraino. Bizidun talde bakoitzaren funtzionamendua ere, bai bitxia!
*Haurrei zuzendutako sorta.
Eskolaz kanpo hamaika ekintzatan apuntatzen gara. Batzuk gure zaletasunak dira eta, beste batzuk, gurasoek “animatuta” edo erdi-behartuta egiten ditugunak. Batzuetan, zama sentitzeraino. Alazne ausartu da gurasoei esatera: “Aski da! Desapuntatzera noa!”
*Haurrei zuzendutako sorta.
Eguberrietako bazkarian elkartu dira senideak mahaian. Julio ez da isiltzen (segidillan ikusiko dugu!). Unaik oso tarteka hartzen du hitza, baina bere kopla zorrotzek moztuko dute Julioren jarioa...
Ikastoletan zein bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen hasi ziren lehen urteetan, baliabide asko sortu zituen, baita 3.000 doinutik gora biltzen dituen bertso doinutegia proiektua abiatu ere. Hitzetik Hortzerak eginiko elkarrizketa hemen ikusgai.
Danel Goikolea bertsolaria urtarrilaren 14ean hil zen. Bere heriotza iritsi baino ordu batzuk lehenago bertso sorta hau partekatu zuen gertukoekin. Arrasaten egin zitzaion omenaldian entzun ahal izan zen. Iturria: Bertsolari Aldizkaria.
Gai jartzaileak, aldiro, esaldi bat botako die. "Bai, erabat ados!" pentsatzen dutenek mikro batetik abestuko dute eta "Ezta pentsatu ere!" uste dutenek beste mikrotik.
Ipuinen inguruan ariko gara. Lehenik, bi oinak hartuta asmakizunetan ariko gara, ipuin bati buruzko pistak emanez (ea lagunek igertzen duten zein ipuin den!). Ondoren, euskal ipuinak bertsotan kontatzen ariko gara, narrazio bakoitza 6 bertsorekin osatuz. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, bideotekako bertso ipuinekin goza genezake!
Animaliei buruz jardungo dugu, ariketa ezberdinak eginez: oin bikoteekin kopletan ariko gara eta azken puntua eta oinak emanda bertsotan egingo dugu, neurri txikian eta handian.
Elikadura eta jan-edanari buruz ariko gara bertsotan, azken puntua eta oinak emanda, neurri txikian eta neurri handian. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake!
Maitasuna izango da kanturako gaia. Oin bikoteak hartuta, kopletan egingo dugu. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake!
Egoera bitxi bakoitzaren aurrean nola jokatuko genukeen azalduko dugu, puntuari erantzunez, kopla doinuan. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, zelebrekerien inguruko bertsoaldiekin goza genezake, bideotekan.
"Nor da nor?" jolasean ariko gara. Bi oinak emanda, kopla batean gure lagun ezkutua deskribatuko dugu, haren gaitasunak eta dohainak nabarmenduz. Ea entzuleek igartzen duten nor den! Nahi badugu, gure jolasa girotzeko, lehenik bertsolariak ikusiko ditugu euren buruaz kantuan...
Zentzumenei koplak jarriko dizkiegu. Lehen puntua emango zaigu eta, konparazioa sor dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, "Ikusi nuenean" kopla zaharrak abestu genitzake eta baita kopla zaharrekin pantaila jolasetan aritu ere!
Kanturako gaia, aste arrunt batean egin ohi duguna izango da. Puntuari erantzungo diogu, kopla doinuan. Erantzuna txispaz emateko, erabili genezakeen oina ere emango zaigu. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake!