Gustatzen zaizun pertsona hori, juxtu, zure lagun minarekin hasten denean. "Lurraren pean sar nindaiteke"...
1.
Ahalke gorriz jauntsi niz zeren uste ez nüan bezala ikusi beitüt maite düdana niganik hürrün doala aski ez balitz, ene lagün bat zaio jagoiti leiala batak bihotza erdiratü deit besteak moztü hegala ez dakieia ni baztertzeak min emaiten deitadala? (bis)
2.
Adiskidea nüana ez da haboro ene adiskide ata etxetik eskola artino bien artean zonbat bide... "Maitatzen nüan pertsona hartü deitadak ta kaka hire!" Ez futbolean, ta ez bizian ez hiz haboro taldekide ta espero düdan bezala bada laster berexiko zide. (bis)
3.
Ene bihotza ezarri düanari ikasurte hontan sütan: "Amodiorik ez düt nik haboro seküla ezarriko zütan seküla ez düzü, orai jakinen nik zonbat xarma badütan eta ohartzen baldin bazira ikusten naüzün lekütan nigar egiten ahalko düzü beste norbaiten eskütan!" (bis)
4.
Ene tü eta herrak igorri ondotik hiru kobletan malerusena egia erran ni nizate urteetan lagün bat eta, maitea galtzez nahigabe triste hontan bürüa apal egon beharko eskolan aire hartzeetan üken artino lagün berri bat ta maite bat besoetan! (bis)