Lurraren pian sar nindaiteke,

maitia, zure, ahalgez,

bortz pentsaketa eginik nago

zurekin ezkondu beharrez;

borta barnetik zerratu eta

beti ganberan nigarrez,

pentsamenduan airian eta

bihotzetikan dolorez,

ene xangrinez hilarazteko

sortu zira arabez.

 

Doinuaren berri

Doinu honekin osatu zuen Pablo Sorozabal konposatzaileak “Gernika” euskal hileta martxa.

 

Bertsoaren berri

Hauxe da “Luzaide’ko kantiak” liburuan jasotzen dena (Auspoa, 1867): Luzaiden (Nafarroa Garaian, Nafarroa Behereaz mugan) eztei sonatuak izan ziren 1824ko azaroaren 23an. “Marimaite” etxe aberatseko alaba zaharrena ezkontzen zen, Maria Josefa Ferran. Senargaia, berriz, herriko familia zaharrenetako bateko semea zen: “Garnada”ko Pedro Bartzelona. Dirua eta izen ona, uztarrian; alabaren “dotea” (edo ezkontzean gurasoek emandako ondasuna) 350 urrezko “Luis” izan ziren. Maria Josefa ederra zen oso eta asko zebiltzan bere atzetik; Auritzko gazte batek, kabalzain edo ganadu zaintzen aritzen zenak, ezkontzeko eskatua zion, baina Maria Josefak ezetza eman. Bertso sortak gazte haren bihotz-mina agertzen du.