Pasa hitza jolasaren 10 bertsio ezberdin ditugu hemen.
Hitza zein den asmatu behar dugu. Horretarako, puntu batean pistak emango zaizkigu. Hitz hori zein hizkirekin hasten den eta nola bukatzen den ere (errima zein den) esaten zaigu.
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariek, zirtoz erantzungo dituzte galderak, bat-batean. Horretarako, lehenik, erantzuna sortzeko erabili beharko duten oina emango zaie.
Haurrekin zirtoak lantzeko 4 saiotarako proposamen didaktikoa eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egina da, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Proiektuak Mintzola ikerketa beka jaso zuen.
Arantxa Urretabizkaiak aurkeztuta, Eskoriatzako Almen ikastolako bertso-eskolan grabatutako erreportaia. Gerora ezagun egingo ziren hainbat kide agertzen dira haur edo gaztetxo direla, Patxi Goikolea irakasleaz.
Hainbat karta sorta dituzu hemen, zerrendan. Bakoitzak bat-bateko ariketa jakin bat egiteko aukera emango dizu. Karta sortak PDF-an deskargatu eta moztu zenitzake. Jolas arauak ere bertan dituzu.
Jolas honetan aurkezleak puntua abestuko digu, hitz ezkutuaren pista emanez. Hitz hori zein den igarri beharko dugu. Erantzun zuzenak errimatu egiten du, lehen puntuaz!
Errimatzen duten 4 kartak lortzea izango da erronka. Behin eskuratuta, 4 oin horiekin berbaldia sortu genezake: ipuin laburra asmatuz edo puntutan, kopletan zein bertsotan eginez.
"Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.
Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.
Unai eta Eñaut Agirreren ordubeteko emanaldia, 15 sorta biltzen dituena, Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok musikatuta. Subijana Etxean grabatua, 2020-07-09an.
2011an Hitzetik Hortzerak eskainitako programa berezia ikusgai hemen. Historiara pasa diren bertsoaldi asko izan ziren final hartan. Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik.
1918ko apirilaren 2an Hernanin gertatutako baztangaren matxinada kontatzen du sorta honek. Garaipena ospatzeko, ekainaren 1ean herri bazkaria egin zen Tilosetan eta Joxepa Zubeldiak, mahai gainera igota, sorta honetako 24 bertsoak kantatu zituen herritarren aurrean.
Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.
Hondarribiko Joxepaz dakigun apurra, Bilintxek jarritako sorta honen bidez iritsi zaigu: "Hondarribi aldian aditzen genduen/ dama bertsolari bat nola bazeguen/ zeinak Euskalerrian parerik ez zuen". Sona haiek egia ote ziren jakin nahian, Joxeparekin probatzera joan zen Bilintx... Joxeparen bertsorik ez zaigu iritsi, ordea, tamalez. Maialen Lujanbiok emango dio errespuesta Bilintxi, Joxeparen ahotik.
Hiltzaileak, Joxe Larrañaga Juaristi mendarotarrak, kartzelan zegoela heriotza zigorraren zain (1826), bertsolari bati enkarguz jarrarazitako sorta beltza da hau, bere ibilera odoltsuaren berri ematen duena.
Martin Larralde "Bordaxuri"k jarritako sorta, 1815ean, Paueko presondegian, bizi guztirako galeretara kondenatu zutenean. Aitak salatu zuen, nonbait, hilketa bat egotziz semeari; aita-semeak baserriaren erentziagatik liskarretan zebiltzan. Gertakari ilun horien bere testigantza utzi zuen Larraldek sorta honetan. Pantxoa eta Peiok abestua (1969). Bideoaren iturria: Elkar.
Guillermo Velázquez trobadorea eta bere taldea, Xichú-ko mendilerroko lehoiak. 2002an Hondarribian eskainitako emanaldia; laster, 2003an, ospatuko zen Euskal Herrian lehen aldiz "Ahozko Inprobisazioa Munduan" Topaketa.