Gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin, haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko.
Gaia: Zezen plaza inguruko belardi batean larrean ari zaren zezena zara. Zauden lekutik "ole!" eta txalo-zaparrada latzak entzuten dituzu.
Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!
Gaia: Zu Ander, andamio gainean lanean ari den langilea zara. Iban, berriz, begira dagoen jubilatua.
1986ko Txapelketako bertsoaldi ezaguna, Negu Gorriak taldeak "Bertso Hop" bihurtu zuena.
Gaia: Zuk Xabier, kalte handia egin dizun norbait hil nahi duzu baina aldamenean duzu zure kontzientzia, Lazkao Txiki.
Gaia: Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz eta Beñat, ofizioz. Azken aldian zuk, Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu.
Uztapiderekin buruz-burukora pasa zen Xalbador. Publikoa txistuka hasi zen, minutu luzez. Xalbadorrek, bertso batekin, txistuka zituenak txaloka jarri zituen, zutik.
Txoznara lanera boluntario apuntatu dira biak. Asier gogor ari da lanean. Agin, berriz, barraz bestaldekoekin ligatu nahian ari da.
Julio Sotok Nafarroako bere bosgarren txapela buruan botatako agurra, bizitzako poz eta minei eskainia.
Benito Lertxundiren "40 Urtez Ikasten Egonak" zuzeneko diskoa. Bideoklipa: Elkar.
Bilintxek hara zer bertso sorta zuzendu zion Joxe Mari kale-garbitzaileari. Zaldia gurdiari tiraka zuela aritzen zen kale garbitzen, eta nonbait ez zion tratu onik ematen animaliari: goseak zeukan, dena azal eta hezur.
Urumea ibaiak askotan egiten du gainez. Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune. Argia astekarian argitaratua.
Pello Errota eta Txirritaren arteko ika-mika ezaguna. *Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau. *Audioa "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
Txori segurola honen bertuteak, Otañok hitzetara ekarri eta Agirre anaiak abestuak.
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen. Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Lazkao Txikik bere sehaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.
Bilintx Oiartzunen izan zen pilota partidu bat ikusten. Eguerdian sartu da ostatuan bazkaltzera, baina sartu bezalaxe goseak aterako da gajoa... Mahai-buru eseri den apaizak, garbantzu guztiak bere platererako nahi ditu-eta! Unai Agirrek kantatuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.
Piztia bakoitzaren bertuteak, bertsotan. Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarriak (1875 Zubieta-1940 Donostia), Eñaut eta Unai Agirreren ahotsean.
Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.
Pello Errota astoarekin zihoala, adarjoka norbaitek botatako bertsoa eta Pelloren erantzuna. Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Gerra bukatuta, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela Basarri, harrapatu egin zuten eta langile batailoietan sartu, esklabo lanetan. Leku askotan izan zen lan behartuan, tartean, Aiako Harrian, Aritxulegiko bidea egiten. Han bizitakoak sorta honetan jaso zituen. Kantatzearen indarrez asko zabalduko ziren bertsook, gerora. *Bideoan Gorka eta Eider Zabaletak abestua.
Antonio Urbietak bere anaiari ("Kaskazuri" bertsolariari) Ameriketatik bidali zion gutuna da hau. Gutuna bertsotan jasotzeak eragingo zion zerbait anaiari! Abesten ere, bi anaia: Unai eta Eñaut Agirretarrak (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.
Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua. Bideoa: Elkar.
Kathrine Switzer, maratoi batean dortsalaz atera zen lehen emakumea izan zen (1967, Boston); antolatzaileak lasterketatik botatzen saiatu ziren, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen, lasterkari batzuen laguntzaz. 2018an Donostiara etorrita, Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu zion emakumeei ireki zien bidea. Bideoa: Deustuko Unibertsitatea.
Emakumeen arteko aniztasunari eta ahizpatasunari eskainitako sorta. Mikel Markezek "Indar bat dabil hor" diskoan plazaratua, Aire Ahizpekin. Bideoa: Elkar.
Unai Agirrek Larraitzen (2018-12-21) kantatutako bertso zaharrak. Etxeko katuari Joxe Garmendia bertsolariak jarritako sorta, eta Pello Errotak bere astoari buruz botea. Bideoaren egilea: Anbune.
Ipuin klasikoetan agertzen den maitasun erromantikoaz. "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Bilintxen bertso sorta, Joseba Tapiak kantu egina "Real politik" diskoan. Bideoan "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian Tapiak eskainia (2008-04-17). Bideoa: Gu ta gutarrak.
Unai Agirrek 36ko gerrari buruz jarritako sorta; Argia astekarian argitaratua eta Unaiek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Basarri bertsolariak 36ko gerraz jarritako sorta ederra, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan. Bideoa: Lamiaran EH.
Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.
Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Pedro Mari Otañok Gipuzkoako hiriburuari eskainitako bertsoak. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Hernanin behia erosi du Frantzisko Xenpelarrek, baina ez dauka itxura ederra gajoak... Bederatzi puntuko neurrian idatzitako sorta umoretsua, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
2016ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen lana. Uxue Alberdiren koplak, Maite Gurrutxagak ilustratuta. Bideoa: Elkar.
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik. Bideoa: Elkar.
1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Asteasun bazen familia bat, senide asko itsuak zituena. Bizimodua ateratzeko, andre-gizonak bertso-paperak saltzen aritzen ziren kalean. Altzoko Imaz bertsolariak eurentzat jarritako bertsoak abesten zituzten, elkarri handiak esanaz, jendea erakartzeko erostera. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuak.
Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Erantzun kolpe galantak ematen artista zen Zaldibiko "Artxanberri". Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu ondo (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Lazkao Txikiren begiekin Aralar mendian barrena ibilaldia egiteko prest? Unai Agirrek abestutako sorta (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
Joxe Zapirain alargun gelditu zen, 9 seme-alabarekin; zaharrenak 14 urte zituen, txikienak 3 hilabete. Bizitzaren gogortasunari jarritako sorta, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan 4 bertsolari ezagunek: Xenpelartarrek (Juan Frantzisko, Maria Luisa eta Joxepa Anttoni) eta Muxarrok. Fabrikan erretzea debekatuta zegoen, antza, eta Muxarro hor ari zen, ezkutuan, pipari tiraka. Hara nola hasi zaion kargu hartzen Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, enkargatu paperean...
Bazen Lasarten herri bertsolari bat, Joxe Miel, oso elizkoia, "Kristo" esaten ziotena. Baina gaizki-esaka aritu zale ere bazen eta, behin, "Motza"gatik handi xamarrak esan omen zituen. Zeharo muturtu zitzaion "Motza", eta bertso hauek jarri zizkion... *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
80. hamarkadan plazaratutako sorta abestu zuen, 2007an, "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian (Durango- Plateruena, 2007-11-09).
Euskal famatuen munduari egindako satira. "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian abestua, 2007an.
1912ko abuztuaren 12ko galernan 143 arrantzale hil ziren; gehienak, bermeotarrak. Hondamendi hark utzitako alargunei eskainitako kantua da hau. Hitzak Uxue Alberdirenak dira, eta Bermeoko bertso saioan abesteko eskatu zitzaion (2018-09-10).
Bertso eta kanta puskekin egindako collagea. "Gu ta gutarrak" taldea. Durango - Plateruena, 2008-06-13.
Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).
Estutzen gaituen sentimendu horri jarritako sorta, "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako. Hitzetik Hortzera saioan musikaz eta dantzaz taularatua.
Animalien eta esamoldeen sorta jostari honek jaso zuen Basarri lehiaketan 2. saria, 2015ean.
Haurtzarotik gaur arteraino, bizitzako pauso txiki-handiei. Bertso Eguna 2016.
2010eko Bertso Egunean eskainitako sorta, Argia astekarian argitaratua.
Angula arrantzari jarriak. XXXIV. Basarri saria jaso zuen sorta (2018). Bideoa: Urolakosta Hitza.
Unai kontrolean geldiarazi du Xabi guardiazibilak, eta maleteroa irekitzeko eskatu dio.
Lehen eguna dute. Miren urduri dago, apur bat beldurtuta ere bai. Nerea ilusioz gainezka dator.
Martxoaren 8an greba egin du andreak, eta etxearen kargu gelditu den enpresa-gizonaren pentsamenduak. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua.
Buruko azken kixkurrei, maitasunez. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua. Bideoa: Anbune.
Zizurkilgo "Kabitik plazara" emanaldi berezian eskainitako sorta, Argia astekarian argitaratua.
Bertso-doinuen krisian ez erortzeko, erronka horixe jarri zieten bertsolariei: doinurik errepikatu gabe jardutea.
Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli...
Labezomorroz jantzita eta The Beatles-en doinuetan eskainitako emanaldi berezia, 2013ko Bertso Egunean.
Koplatan egingo dugu, bat-batean. Azken puntua biribiltzea ere gure esku dugu. Ea zer datorkigun!
Koplatan edo bertsotan egin denezake. Horretarako azken puntua eta oinak emango zaizkigu.
Koplatan egingo dugu, bat-batean. Lehen puntua soilik asmatu behar dugu. Baietz lortu!
Agur berezi mundiala eskaini zuten Beterriko I. Sariketan, bertsolari txarren plantak eginez. Belarriko pinganilotik, Ainhoa Agirreazaldegi bertsoak txibatzen saiatuko da bere taldekideei, baina Iñigo Izagirrek eta Iñaki Apalategik ez dute bat parean joko... Hara zer ondo imitatuko dituzten hasiberritako keinuak eta ezinak!
Gaia: Rebeca, zuk hirukotean inprobisatzen duzu. Julio zurekin kantatzera animatu izan da. Baina gaur ez da bakarrik etortzera ausartu.
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".
Amei eskainitako sorta. Bertso Eguna 2010, afalosteko bertso jarriak.
Txirritak jarritako bertso sorta, Pernando Amezketarren ateraldiak eta gertaerak kontatzeko. Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua. Bideoa: Anbune.
Krisi garai horri jarritako sorta, "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako.