1860 urte inguruan, Donostiako Joxe Mari kale garbitzaileak zaldi zuri bat erabiltzen zuen gurdi
garraio; zaldiari ez zioten jateko askorik emango eta argala zegoen oso, dena hezur eta azal.
Bilintxek umorezko sorta hau jarri zion eta erabat haserretu zen Donostiako garbiketaz arduratzen
zen Gros familia; denbora askoan ez omen zioten Bilintxi hitzik egin. Joxe Mari euren morroia zen.
Gerora, sorta hau Xabier Leteren ahotsean ezagutu dugu, “200 urtez bertsotan” CD bildumari esker
(2001 Elkarlanean).
1.
Horra sei bertso kale garbitzaileari zeina bere izenez dan Joxe Mari erreza lezazkike hiru abemari indarra etortzeko zaldi zuriari animali hori urriki zait neri falta du ugari egoteko guri kartoiakin egina dala dirudi.
2.
Goizero behar dio eraso lanari zikinak bildu arte herri danari berriz ere hobeto bizi ez danari nabarbenduko zaizka hezurrak ugari ez naiz txantxaz ari eta, Joxe Mari zaldi gaxuari nahi haina janari eman zaiozu, jartzen ote dan lodi.
3.
Dago eskeletuen itsura harturik dina jan ezak dauka horla galdurik nola ez da egongo oso argaldurik edukitzen badute askotan baraurik? Zaldia horri nik ez det esperorik ezer ikusterik hezurrak besterik ez du behintzat izango odol-kolperik.
4.
Lana sobra du baina janaria falta urrikigarria da dakarren planta gaxuak ez lezake luzaro aguanta flakiarekin ezin mugitu du hanka pentsu gutxi jan ta kalian jiraka gaizki bizi da ta indarrik ez daka ezin karriatu du karro bat kraka.
5.
Munduan ez liteke zaldirik aurkitu duenik horrek haina pena sufritu bihotzik gogorrena lezake kupitu ez du zahartzera txarra gaxuak atxitu pausua nagitu ezin da mugitu gutxienaz ditu zazpi espiritu bestela bizirikan ezin segitu.
6.
Gizarajuaz danak pena har zazute baldin bihotz biguinak badituzute hasi zan egunetik eta orain arte zerbitzua egin du herrian bastante igande ta aste jaiarekin nahaste makina bat urte pasa dizkitzute orain erretirua merezi luke.
7.
ZALDIAREN ERIOTZA
Indarra zeukan arte zikina karraio eragiten zioten makina bat saio. Bainan minez jarri da indarra juan zaio! Nekearen pagua balaz eman zaio!
8.
OBIZDEA
Azkenak hemen daude zaldi argal baten zeinak ez zuen inoiz pentsu on bat jaten gelditu zaizkan mami puskak eramaten beleak lan askorik apenas daukaten.