Horra sei bertso kale

garbitzaileari

zeina bere izenez

dan Joxe Mari

erreza lezazkike

hiru Ave Mari

indarra etortzeko

zaldi zuriari

animali hori

urriki zait neri

falta du ugari

egoteko lori

kartoiakin egina

dala dirudi (bis).

 

Bertsoaren berri

“Zaldi baten bizitza” sortako lehen bertsoa da hau. Bilintxek sortan azaltzen duenez, Donostiako Joxe Mari kale garbitzaileak zaldi zuri bat erabiltzen zuen gurdi garraio; Joxe Marik ez zion jateko askorik emango eta zaldia argala zegoen oso, dena hezur eta azal. Sorta hau Xabier Leteren ahotsean egin zen ezagun, “200 urtez bertsotan” CD bildumari esker (Elkarlanean, 2001).