Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Martzelina Lopetegi eta Txirrita

Erromeriatan gizonekin bertsotan aritzen zen Martxelina. Txirritari ere eman zion erantzun ederrik!

 

 

AHIZPAK LOTSATUAGATIK, GIZONEKIN BERTSOTAN

Oiartzungo Galtzarreta baserrian jaio zen Martzelina Lopetegi (1864 -1930 Oiartzun). Antonio Zavalak jaso zuenez, bertsolari bizia zen. Erromeriatan eta bileretan bertsolariak izaten zirenean, Martzelina haiengana hurreratu eta haiekin lotzen omen zen bertsotan, batzuetan, entzuten zegoen lekutik eta bestetan euren artera sartuta. Martzelinaren lau ahizpek eta lagunek ez omen zuten gustuko hau, eta errietan egiten omen zioten, albotik aldeginez. Baina Martzelinak bertsotan jarraitzen omen zuen. 

  

TXIRRITARI ERANTZUNEZ

Martzelinak behin baino gehiagotan jardun zuen bertsotan Txirritarekin; ziri eta kolpe, eman eta dale.

Hara behin Txirritak nola tentatuko duen, maite-kontutan hasteko…

 

Txirrita
Aitu bear dituzu
nere abisuak,
abek izango dira
gauza prezisuak:
jakiñaren gañian
jarri gurasuak,
bestela ez du baliyo
nere desiuak.
 
Martzelina Lopetegi
Ama eta aitarekin
izaten naiz ondo,
ointzat eskusarikan
batere ez dago;
jakiñaren gañian
dirade lenago,
libertadia artuta
aspaldian nago.

 

MARTZELINAREN BIZITZAREN ETA BERTSOAK MUSIKATUTA

Bideoan 8'45 minututik aurrera.

Bideoaren iturria: Hitzetik Hortzera, 2020-03-15.