Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau.
Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen.
Oiartzunen (Gipuzkoan) pilota partida bat ikusi ostean, ostatura sartu zen Bilintx, bazkaltzera. Eta
mahaian apaiza egokitu. Garbantzu (edo potaje) platerkada handiak jan zituen hark, Bilintx goseak utziz.
Pastor Izuelari tabako eske joan zaio Pernando... Nahikoa, ika-mika pizteko! Apaizari ere ez dio erantzun makala emango, Trinitate Santuaren misterioa zortziko txiki batean azalduz. Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.
Pello Errotak ez zion estimazio gutxi bere astoari. Behin, bidean zihoala, bere asto erdi-itsuagatik adarjoka hasi zitzaion bertsotan norbait, eta Pellok erantzun.
Basarri 1936ko gerran, ihesi, Frantziara joan zen itsasontziz. Amak eskatuta, Zarautzera etorrialdi bat
egin zuenean ordea, salatu egin zuten eta “Batallon de trabajadores”-etan sartu zuten preso: langileak
esklabu lanetan edukitzen zituzten. Basarri Aiako Harrien magalean, Aritxulegiko mendi-lepoan zegoen
“Batallon de trabajadores”etan eduki zuten, Oiartzundik Lesakarako errepidea eta tunelak egiten.
Une gogorretan umore onari eutsiz jarri zituen bertso hauek Basarrik. Gerora, sorta hau askotan
abestuko zuten Uztapide eta Basarri lagunek elkarrekin, bi ahotsetara, otordu osteetan.
Antonio Urbietak bere anaiari ("Kaskazuri" bertsolariari) Ameriketatik bidali zion gutuna da hau. Gutuna bertsotan jasotzeak eragingo zion zerbait anaiari!
Pello Errota bertsolari ezagunaren alabak ziren Mikela eta Joxepa Iñaxi Elizegitarrak, biak ere bertsolariak. Joxepa Iñaxi Ameriketara joan zen bere neska lagun koadrilarekin, eta Mikelari idazten zizkion gutunak, bera ere joan zedin tentatuz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatua.
Bizitzari jarritako bertso ezagunak. Imanol abeslariak "Iratze okre geldiak" diskoan argitaratua. Gerora, Lin Ton Taun taldeak rap estiloa eman zion. Mikel Urdangarinek doinu alaia jarri zion sortari, "Margolaria" diskoan.
Kathrine Switzer, maratoi batean dortsalaz atera zen lehen emakumea izan zen (1967, Boston); antolatzaileak lasterketatik botatzen saiatu ziren, baina Switzerrek aurrera jarraitu zuen, lasterkari batzuen laguntzaz. 2018an Donostiara etorrita, Maialen Lujanbiok bertsoz eskertu zion emakumeei ireki zien bidea. Bideoa: Deustuko Unibertsitatea.
Emakumeen arteko aniztasunari eta ahizpatasunari eskainitako sorta. Mikel Markezek "Indar bat dabil hor" diskoan plazaratua, Aire Ahizpekin. Bideoa: Elkar.
Unai Agirrek Larraitzen (2018-12-21) kantatutako bertso zaharrak. Etxeko katuari Joxe Garmendia bertsolariak jarritako sorta, eta Pello Errotak bere astoari buruz botea. Bideoaren egilea: Anbune.
Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Bilintxen bertso sorta, Joseba Tapiak kantu egina "Real politik" diskoan. Bideoan "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian Tapiak eskainia (2008-04-17). Bideoa: Gu ta gutarrak.
Unai Agirrek 36ko gerrari buruz jarritako sorta; Argia astekarian argitaratua eta Unaiek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Plazidak 18 urte zituela, jai bazkalondo batez, etxeko sukaldean bertsotan ari ziren aita-alabak.
Plazidak aitari bertso batean esan zion, adinez aurrera zihoala eta, ezkontzeko asmoa zuenez,
dotea prestatzen hasteko. Dotea zen ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna.
Eta hauxe aitaren erantzuna eta alabaren errespuesta.
Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Errenterian Xenpelar bertsolariaren bizilaguna zen Fermin Errazkin itzaina (idiekin ibiltzen zena).
Ostegun batez, feri-egunez, joan da Hernaniko azokara Fermin eta “betroia” edo behia erosi dio
Inazio delako bati, 19 ezkutu ordainduta. Behi ona omen zen erosi zuena, baina Fermin tabernan
sartzean, behia trukatu egin zioten eta xaxtar bat jarri. Betroi trukatu horrekin eliz ataritik pasatzean
apaizek barre egin zioten: halakoxea zen azienda hura!
Gertaera kontatzeko bertso sorta umoretsu hau jarri zuen Xenpelarrek.
1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Asteasun bazen familia bat, senide asko itsuak zituena. Bizimodua ateratzeko, andre-gizonak bertso-paperak saltzen aritzen ziren kalean. Altzoko Imaz bertsolariak eurentzat jarritako bertsoak abesten zituzten, elkarri handiak esanaz, jendea erakartzeko erostera. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuak.
Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Erantzun kolpe galantak ematen artista zen Zaldibiko "Artxanberri". Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu ondo (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan, garai ezberdinetan, 4 bertsolari
ezagunek: Xenpelar sendiko hiru bertsolarik (Juan Frantzisko eta Maria Luisa neba-arrebek eta
Joxepa Anttonik, Maria Luisaren alabak) eta Musarrok. Lauek ere fabrikan bertsotan jarduten zuten,
umorea eta festa jarriz.
Bertsoaldi hau bi lagun minen artean gertatu zen: Juan Frantzisko Xenpelar eta Musarro. Biak ere
euleak ziren fabrikan. Erretzea debekaturik zegoen; Musarro komunean pipa erretzen ari zen batean,
Xenpelar kargu hartzen hasi zaio, adar-jotzen, enkargatu paperak eginez.
Bazen Lasarten herri bertsolari bat, Joxe Miel, oso elizkoia, "Kristo" esaten ziotena. Baina gaizki-esaka aritu zale ere bazen eta, behin, "Motza"gatik handi xamarrak esan omen zituen. Zeharo muturtu zitzaion "Motza", eta bertso hauek jarri zizkion... *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
1912ko abuztuaren 12ko galernan 143 arrantzale hil ziren; gehienak, bermeotarrak. Hondamendi hark utzitako alargunei eskainitako kantua da hau. Hitzak Uxue Alberdirenak dira, eta Bermeoko bertso saioan abesteko eskatu zitzaion (2018-09-10).
Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).
Agur berezi mundiala eskaini zuten Beterriko I. Sariketan, bertsolari txarren plantak eginez. Belarriko pinganilotik, Ainhoa Agirreazaldegi bertsoak txibatzen saiatuko da bere taldekideei, baina Iñigo Izagirrek eta Iñaki Apalategik ez dute bat parean joko... Hara zer ondo imitatuko dituzten hasiberritako keinuak eta ezinak!
Gaia: Hiru poeta afizionatu maitemindu dira. Amets, poeta erromantikoa. Unai, poeta makarra. Eta Oihana, poeta iraultzailea. Trikitixak lagunduta kopletan egingo dute. Koplak beti hasiko dira "Zu zara nire...".