Sarri fikzio konpartitu bat da errealitatea baina gutxitan aipatzen dugu metaforen gerratea berben jabe izatea da arma fulminantea... Zer da adibidez gehiengoaren nahia ta borondatea? Ez da ba izango gutxiengoak nahigabean irautea? Zer ote dira Zezenbidea eta Ongiesatea? Ta Objetibitankea?
2.
Baserritarrak ba ote dauka hiritargoan lekurik? Modernoak ez ote dauzkagu aspaldi zaharkiturik? Ta denborak aurrezturik ba al du dibidendurik? Aurrerabide deitzen duguna nora doa eta nundik? Zergatik gauzka iraganari lotzeak hain izuturik? Ingurukoei begiratuta gehiago ikusten ditut nik geroak harrapaturik.
3.
Karratu samar gertatzen zaizkit berba borobilegiak; arruntagoak askoz nahiago ditu nire hiztegiak; behetik gorako egiak eta arrazoi erdiak Bat eta bera dira niretzat txanponaren alde biak Duintasunak badu, bai, lana; ta usai txarra izerdiak! Zintzoa banaiz nik ez dakit zer eskatzen duen herriak... notiziak ala berriak?
4.
Hitzek gu baino ez ote dugu hitzak pentsatzea hobe Geu izan beste inoren berben oihartzun bihurtu orde; mundu eta pentsamolde ezberdinen traduktore Hitzak itzuli, hitzak itzartu... hitzalpeetan ez gorde Hankak zeruan burua bero bizi gaitezen gero ere ta eguzkiak argitzen badu beltz ta etsipen kolore eman dezagun umore.