Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lemoiz

2019-07-01

80. hamarkadan plazaratutako sorta abestu zuen, 2007an, "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian (Durango- Plateruena, 2007-11-09).
1.
a, a, a
ai Lemoizko zentrala
horixe bai badala
inpernuko magala
a, a, a, inpernuko magala!

2.
e, e, e
ona dela diote
askoz hobe lukete
apurtuko balute
e, e, e, apurtuko balute!

3.
i, i, i
zentral nuklear hori
ez zait gustatzen niri
infernua dirudi
i, i, i, infernua dirudi!

4.
o, o, o
zentral hori hor dago
hobe itsas barneko
ur azpian balego
o, o, o, ur azpian balego!

5.
u, u, u
oilarrak kukurruku
zentral madarikatu
horrexek hilko gaitu
u, u, u, horrexek hilko gaitu!

6.
a, a, a
aurrera doa gerra
galdara nuklearra
onena ere txarra
a, a, a, onena ere txarra!

7.
e, e, e
orain nago haserre
egingo nuke barre
suak baleza erre
e, e, e, suak baleza erre!

8.
i, i, i
sententzia Lemoizi
lehenbizi jo ta hausi
eta gero ikusi
i, i, i, eta gero ikusi!

9.
o, o, o
biziaren kontrako
labe hori zertako?
Ez al dugu botako?
o, o, o, ez al dogu botako?

10.
u, u, u
umorerik baduzu
joan da aurretik mosu
ta atzetik eman su
u, u, u, ta atzetik eman su!

11.
a, a, a
aurrera doa gerra
ez litzake ederra
dena galdu beharra
a, a, a, dena galdu beharra!

12.
e, e, e
ez nago lasai bate
nuklearrezko ate
guztiak bota arte
e, e, e, guztiak bota arte!

13.
i, i, i
ez da hemen indarrik
nahi ez duen bakarrik
baina ez nuklearrik
i, i, i, baina ez nuklearrik!

14.
o, o, o
aizu Iberduero
ez bakerik espero
ordago orain ezkero!
o, o, o, ordago orain ezkero!

15.
u, u, u
euskaldunak gara gu
odolik badaukagu
irabaziko dugu
u, u, u, irabaziko dugu!

16.
a, asto zaharrak arrantza
e, ardi zaharrak beeeee
i, atso zaharrak iiiiiiii
o, idi zaharrari oooooo
u, sorgin zaharrak uuuu

a, aurrera doa gerra
e, egingo nuke barre
i, baina ez nuklearrik
o, aizu Iberduero
u, irabaziko dugu!

Bideoa: Gu ta gutarrak.