Piztia bakoitzaren bertuteak, bertsotan. Juan Kruz Beloki Aranburu “Motza”k jarriak (1875 Zubieta-1940 Donostia), Eñaut eta Unai Agirreren ahotsean.
1.
Kabiya egiten ez da asiko txepetxa arra bezin goiz, baño ez du iñork esan biarrik, berak badaki nun da noiz, lanian ai dala beira egotia suertatu izan zait iñoiz, tellatu azpian kapiyuan kontra paretari erasten loiz, kanpotik orla antolatzen du, barrena berriz algadoiz.
2.
Txingurriyak ere badaduka naiko adelantua, orrek lurretan karriatzen du sekulako elementua, udan kanpotik ateratzen du betzat neguko kontua, azkenerako osatutzen du torre gisako muntua ... txepetxa dala azkarra baña ezta bera're tontua.
3.
Erliak ere udan kanpotik etxera eramaten du, ark e badaki bere buruba neguban nola mantendu; iñori eztiyo ezer ostutzen, berak egiña jaten du, langille danak alkar artuta alperra ito ta kendu ... guk ere askoz obe genikek ori egingo bagendu.
4.
Mats ta masusta, piko, mizpira, perill, intxaur da udare, labe, labetxo, txabola, borda, etxe eta ziudade, sagar, sagardo, barril da tiñi, upela eta tolare ... osasunakin oiek ditunak bizi litakek ola're.
5.
Besabe, are, bost-ortz ta gurdi, akullu, uztarri ta *ere, (*ere=ede) atxur ta pala, sega ta itai, sarde eta eskobare, zerri ta zakur, asto ta katu, auntz, ardi, bei ta abere, aita ta ama, seme ta alabak preziso biar dirade ... baserritarra biar bezela osatze'ote da ala're?
6.
Buztin, lur, ondar, iyeltso, porlan, arri, iraulika ta kare, sube, suangil, ziraun da muskar, kirkir, karakol da bare, azaiak eta basakatubak egunez gordeta daude, gaubez jateko bestek egiña iñor akordatu gabe.
Erropa sitsak, aza bariak, eta arbiya berriz arrak, burniya ordoiak, egurra pipiak, soroa otia ta larrak, artua olluak, ezkurra zerrik eta gaztaña azkonarrak, atzetik saguk ta arratoiak, aik uzte'ituzten kondarrak, jaten ditula, esaten dute, lenoko guraso zarrak.