Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Potajiarena

Oiartzunen (Gipuzkoan) pilota partida bat ikusi ostean, ostatura sartu zen Bilintx, bazkaltzera. Eta mahaian apaiza egokitu. Garbantzu (edo potaje) platerkada handiak jan zituen hark, Bilintx goseak utziz.
1.
Egunaren izena
ez dakit nola zan
baino seinalagarri
partidu bat bazan
pelotan jokatzeko
Oiartzungo plazan
nahi det nere orduko
gertaera esan
hurrenguan beste bat
eskarmenta dezan.
2.
Partidua jokatzez
bukatu zanian
ostatura juan nintzan
zuzen-zuzenian
mahaiera jana ekartzen
hasi ziranian
apaiz bat serbitzen zan
aurren-aurrenian
makina bat sartu zan
haren barrenian.
3.
Zintzur ona zuela
klaro sinaliak
eman zituen apaiz
barbantzu zaliak
dozenaka tragatzen
zituen aliak
maskatu ere gabe
tripazai jaliak
halako aisa nola
antxua baliak.
4.
Tragatutzen zituen
igar da heziak
ez ziran haren dina
zetozen klasiak
ekarri orduko zeuzkan
tripara pasiak
kortesia gabeko
txapela luziak
harek nahikua jan ta
ni berriz gosiak.
5.
Nere ditxa guziak
badute ajia
noski naiz Jaungoikoak
ahaztutzat lajia
gosiak egin nuen
hango biajia
kulpa duenarentzat
daukat korajia
apaiz batek jan zuen
nere potajia.
6.
Geroztik ostatuan
sartu ordurako
galdia egin gabe
ez det nik lajako:
egun hartan apaizik
ote dan harako
ez apaiz jaun guziak
igual diralako
baizik batek bildurra
sartu ziralako.

Ikusgai Unai Agirrek abestuta (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.