Egunaren izena

ez dakit nola zan,

baiño seiñalagarri

partidu bat bazan,

pelotan jokatzeko

Oiartzungo plazan;

nahi det nere orduko

gertaera esan,

hurrenguan beste bat

eskarmenta dezan (bis).

 

Bertsoaren berri

“Potajiarena” bertso sortako lehen bertsoa da. Bilintxek sortan azaltzen du, Oiartzunen (Gipuzkoan) pilota partida bat ikusi ostean, nola sartu zen ostatu batera bazkaltzera. Mahaian apaiza egokitu zen eta garbantzu (edo potaje) platerkada handiak jan zituen hark, Bilintx goseak utziz.