Krisi garai horri jarritako sorta, "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako.
1.
Nerabezaro betean eta nortasun krisian galtzerdi baten zulotik munduari ihesian "Hemen nago!" bat gatibu hortzek osatu hesian flan baten sendotasunez eguneroko bizian pila bako robot bat naiz hemen jaiki ta jausi han horren lekuz kanpo nola traktore bat poesian txakur gorotz bat airean grabitate gabezian orbitatik kanpo nabil DBH Galaxian.
2.
Ta nire gorputz hau zer da? Goma2a, dinamita? Hormonen ring-ean lehian fisika eta kimika. Burua eta gorputza cutter batez ebakita sentitzen naiz inon ondo itsasten ez den Post-ita galtzontzilo bat lurrean fosiltzeraino utzita kulero bat goi-tentsio kable baten eskegita maniki bat bezain zatar harri bat bezain polita ez egin barre berdintsu gabiltzala badakit-ta.
3.
Nor ez da sentitu inoiz lurreko txikleen pare? Euli bat mokordo baten, sagar batean zizare, puzker bat blowing in the wind wifi bidez sarez sare toki guztietan traba egiten duen zutabe. Sudurra pintzaz itxita edan behar den edabe hori omen da bizitza ta gu bizitzan nerabe erabat maite ez dugun geure buruaren jabe elkar onartuko dugun esperantza galdu gabe.