Baserrian jaio nintzan

bizitzaren hegoetan,

zenbat goza izan dudan

hango zelai berdeetan,

lagun haundi bat banuen

oinarri hastapenetan,

sarri hartu ninduena

kantari bi belaunetan,

joan da gero badakit

zer zinan une honetan,

min artetik kantatzen dut

maite zintudan benetan,

horrelako gutxi dira

aitortzen zaitut horretan,

alkarrekin gabiltz beti

nere oroitzapenetan.

 

Bertsoaren berri

Iñaki Muruak Legazpin (Gipuzkoan) abestu zuen, 1991ko jaialdian. Hauxe zuen gaia, hiru bertsotarako: “Asko estimatu duzun pertsona betirako joan zaizu”.

 

Doinuaren berri

Doinuaren sortzailea: Xabier Lete. “Habanera” kantua 1990eko Durangoko Liburu Azokan plazaratu zuen.